Lee Teng-hui
Lee Teng-hui (Sanzhi, 1923ko urtarrilaren 15a - Taipei, 2020ko uztailaren 30a) Taiwango 4. presidentea izan zen. Japoniak okupatutako Taiwanen jaio zen. Bigarren Mundu Gerran japoniar armadako kide izan zen eta Kyotoko Unibertsitatean lizentziatu zen. Ondoren Estatu Batuetan ere ikasi zuen eta 1961ean kristautasunera bihurtu zen. Taiwanera itzuli zenean, hainbat kargu politiko izan zituen (Taipeiko alkatea, Taiwango Probintziako gobernadore, ministro). Chiang Chin-kuo presidenteak presidenteorde izendatu zuen 1984an. Chiang 1988an hil zen eta Lee Taiwango presidente bihurtu zen. Eskaera Demokratikoa onartu eta hauteskunde libreak antolatu zituen 1996an. Demokratikoki aukeratutako lehen presidentea eta Taiwanen jaiotako lehena izan zen. Taiwanen independentziaren eta japonieraren aldekoa izan zen.