Legazpi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Gipuzkoako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Legazpi (argipena)».
Legazpi
 Gipuzkoa, Euskal Herria
Legazpiko plaza.jpg
Legazpiko Euskal Herria plaza, Andre Mariaren Jasokundearen eliza eta udaletxea.

Legazpiko armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Gipuzkoa
Eskualdea Urola Garaia
Izen ofiziala Legazpi
Alkatea Miren Koldobike Olabide Huelga EAJlogo.jpg
Posta kodea 20230
INE kodea 20051
Herritarra legazpiar
Kokapena
Koordenatuak 43° 03′ 18″ N, 2° 20′ 06″ W / 43.055°N,2.335°W / 43.055; -2.335Koordenatuak: 43° 03′ 18″ N, 2° 20′ 06″ W / 43.055°N,2.335°W / 43.055; -2.335
Legazpi hemen kokatua: Gipuzkoa
Legazpi
Legazpi
Legazpi (Gipuzkoa)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 41,84 km2
Garaiera ~400 metro
Distantzia 59 km Donostiara
Demografia
Biztanleria 8.438 biztanle (2016)
(Red Arrow Down.svg -42)
% 50,87 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 49,13
Dentsitatea 201,67 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Red Arrow Down.svg -% 1,05
Zahartze tasa[1] % 9,25
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 49,59
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,87 (2011)
Genero desoreka[1] % 8,19 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,23 (2013)
Kultura
Euskaldunak[1] % 54,82 (2010)
Euskararen erabilera[2] % 22,5 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1608. urtea
Webgunea http://www.legazpi.eus/

Legazpi Gipuzkoako hegoaldeko udalerri bat da, Urola Garaia eskualdean dagoena, Aizkorri mendiaren magalean, 450 metroko garaieran. 8.438 biztanle zituen 2016. urtean. Herri industriala da, batez ere burdinaren eraldaketari lotua (fabrika nagusiak: Bellota Herramientas, FPL eta GSB). Izan ere, herri honetan aspalditik jarduera garrantzitsua izan da burdinaren ustiaketa eta eraldaketa, eta XV. mendeko burdinola bat ere badute, berritua eta erakustaldiak egiteko maiz samar lanean jartzen dutena: Mirandaola.

Legazpiarrei ilintxa ezizenaz deritze. Horregatik du Ilintxa izena Legazpiko futbol taldeak.

Herriari buruzko lehen aipamen idatzia 1290. urtekoa da eta VII. mendeurrena ospatzeko ekitaldiak izan ziren 1990an. Seguraren menpe zegoen orduan herria eta 1608an lortu zuen independentzia.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala eta klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legazpin jaiotzen da Zumaian itsasoratzen den Urola ibaia. Halaber, han dago Barrendiolako urtegia, eskualdea urez hornitzen duena. Legazpi mendiz inguratuta dago. Hona hemen nabarmenenak: Gorostiaga, herrian Korosti izenaz ezaguna (947 m), Haizeleku (810 m), Arrolamendi (910 m), Arranoaitz (903 m), Jentiletxe (913 m), Oregi (924 m), Otaño (860 m), Artzanburu (1360 m) eta Andraitz (1450 m). Azken hirurak Aizkorri mendilerrokoak dira, eta lehenengo aipatuak Satuikoak.

Klima atlantikoa izan arren, bere garaiera dela eta, Gipuzkoako batez besteko tenperaturak baino lau gradu gutxiago izaten ditu, batez ere neguan. Neguro elurteak izaten dira.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek ditu mugakide: Iparraldean, Antzuola, Urretxu eta Zumarraga; mendebaldean, Oñati; hegoaldean, Zegama eta Altzaniako Partzuergoa; eta ekialdean, Zerain, Mutiloa eta Gabiria.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen bigarren erdialdeko industrializazioari esker, Legazpi herri txiki bat izatetik 10.000 biztanle izatera igaro zen 40 urtetan. Hala ere, 1970eko hamarkadako krisialdiaren ondoren biztanleak galtzen hasi zen, eta galera horrek ez du etenik izan XXI. mendearen hasieran.

Legazpiko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengo osoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Kepa Urzelai alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Koldobide Jauregi hautatu zuten alkate, bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten.

Legazpiko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 13
1.905 (% 39,95)
3 / 13
1.093 (% 24,25)
Euskal Herria Bildu*
5 / 13
1.711 (% 35,89)
7 / 13
2.002 (% 44,42)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
643 (% 13,49)
2 / 13
669 (% 14,84)
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011)
1 / 13
404 (% 8,47)
0 / 13
116 (% 2,57)
Hamaikabat
1 / 13
404 (% 8,96)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraiobideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Renferen Madril-Irun trenbideak udalerria zeharkatzen du. Eta, trenbide horren barruan, C-1 Irun-Donostia-Brinkola lineako trenek bi geltoki dituzte udalerrian: Legazpiko hirigunekoa eta Brinkola auzokoa.

Lenbur museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burdingintzak Erdi Arotik behintzat herrian duen tradizio sendoa baliatuz, Lenbur (Legazpi Natura eta Burdina) egitasmoa atera zuten aurrera 1992an. Hiru gune nagusi biltzen ditu: Mirandaola burdinola (aspaldi zaharberritu zuten, eta igandero martxan ikusi daiteke, duela sei mende bezala), Mirandaolako baseliza eta Euskal Herriko Burdinaren Museoa.[3] Langileen Ibilbidea deritzana ere erakusten du (50 hamarkadako bizimoduaren berri emanaz), artzantza, ogia eta erlezaintzan dabiltzan baserriak eta Txillida lantokia ere erakusten du. Izan ere, Txillidaren Haizearen Orraziaren fundizio lanak Legazpin burutu ziren. Hori dela eta, Jabondoko iturri inguruan (Artzanburu mendiaren magalean), Haizearen Orraziaren itxurako maketa txiki bat badago.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Goierriko hizkera»

Erdialdeko euskararen barruan, Goierriko euskara da Legazpikoa. Batasun handikoa da Goierriko euskara; hala ere, haren barruan, mendebaleko euskararen eragin handiena jaso duena da Legazpiko euskara, euskalki horrekin muga egiten baitu mendebaldean: Oñatiko euskara mendebaldeko euskalkikoa da, izan ere.[4]

Jaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Festa nagusiak Santikutzak dira (maiatzaren 3an). Txirrindulari afizionatuen Santikutz Klasikoa jokatzen da. 2013an 80. urtemuga bete zuen, Telleriarteko Txirrindulari Elkarteak antolatuta.

Beste festa eta ospakizun batzuk: Santikutz Txiki edo Agorreko Santikutzak (iraila), Santa Ageda, Inauteriak, Legazpiko Oilar Jokoa, San Juanak, San Inazio, Egialdeko jaiak, Artzain eguna, San Nikolas, Brinkolako San Agustin jaiak ...

Legazpiko ereserkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauek dira Legazpiko ereserkiaren hitzak:[5]

«

Aizkorriren itzalpean, Urola ibaiak bustiz, harrotuz jaio zera, Legazpi, gure herria.

Sshu klan sshu klan klan.

Ibaitik zeharrolak, mendietan haizeolak, olagizon, lurra, gure harroa, Mirandaola.

Santikutzak babesten gaitu legazpiar guztiok. Gerora begira gu itxaropenez eta ilusioz.

Legazpimendi tartean sarturik Euskal Herriko gurutzean, jende jatorra zabalean, gora Legazpi!

 »

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mirandaola: burdinola eta Santikutz baseliza.

Legazpiar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidezko Merkataritzaren aldeko hiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidezko merkataritzaren aldeko hiriak Legazpi.JPG

2013ko azaroaren 8an, Emaus Gizarte Fundazioak bidezko merkataritzaren aldeko hiria izendatu zuen; Gipuzkoako lehen udalerria izan zen Legazpi. Mundu osoan izendapen hori 1100 hirik baino ez dute. Udalerriko eragileek (dendak, ikastetxeak, elkarteak, enpresak eta udala) elkarrekin lan egiten dute, bidezko merkataritza bultzatzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f g   Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2.   «UEMA-Atlasa», Euskararen erabilera (UEMA), http://46.226.108.156/UEMA/atlas.html .
  3. «Lenbur lurralde museoa», Eusko Jaurlaritzaren Turismo webgunea.
  4. Koldo ZUAZO: «Euskalkiak, gaur», Fontes Linguae Vasconum, 78, 227.
  5. «Legazpiko Himnoa», Legazpiko Udalaren webgunea.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Legazpi Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa