Lege fonetiko
Lege fonetikoa aldaketa fonetiko sistematiko eta erregular mota bat da. Lege hori formula baten bidez adieraz daiteke, eta formula horrek definitzen du eskualde jakin bateko artikulazioak eta denbora jakin batek izandako aldaketa, testuinguru jakin batean. Aldaketa fonetikoaren erregulartasuna August Leskien indoeuropeistak, indoeuropar hizkuntzak aztertzen zuen hizkuntzalariak, adierazi zuen.
Hizkuntzalaritzaren esparruan, edozein hizkuntza-fenomenoren (fonetikoa, morfologikoa, semantikoa, etab.) ekoizpenean ikusitako erregulartasun estatistiko baten formulazioa da legea.
Adibidez, euskararen lekuko zaharrenak eta modernoagoak konparatuz, ikusi da, esaterako, -l- > -r- bilakaera egon dela bokalen artean, ikusi da -n- > ø bilakaera egon dela bokalen artean... Bilakaera hori euskarak hartu dituen hitz mailegatuetan ere eman dela ikusten da. Aldaketa horiek erregulartasuna erakutsi dute; goragoko adibide horietan, esate baterako, aldaketa fonetikoen erregular hori testuinguru batean, —kasu honetan bokalen artean—, eta garai edo denbora jakin batean gertatu zen, lurralde jakin batean.
Lege fonetikoen arazoa hizkuntzalaritzan gehien eztabaidatzen denetako bat da, "lege" horiek formulatzen saiatzean irregulartasun ugari topatu ohi direlako. Lege batek talde bereko hizkuntza jakin batzuk bakarrik gida ditzake, eta bere bilakaeraren une jakin baterako bakarrik, lurralde jakin baterako bakarrik, bere eremutik kanpo utziz lege beraren bidez arautu beharko liratekeen beste hizkuntza batzuk.
Euskararen baitan, esate baterako, hainbat bilakaera fonetikotan erregulartasun batzuk aurkitu dira, baina maiz, aldaketa horiek eskualde jakin batean bakarrik gertatu dira, eta ez euskararen eremu osoan, eta, betiere, garai jakin batean. Honen adibide izan daiteke e > a ematea R dardarkariaren aurrean, (berri > barri, txerri > txarri, aker > akar...). Aldaketa hau Euskal Herriko mendebaldeko hainbat lurraldetan eman zen. Beste aldaketa fonetiko erregular batzuk, ordea, euskararen eremu osoan antzeman dira (esate baterako, maileguetan hasierako R- soinuaren horren aurretik bokal bat eranstea, euskararen eremu ia-ia guztietan eman zela ikusten da (arropa, arraro, arrazoi...)).
Lege fonetiko jakin batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Lege fonetikoa | Zein hizkuntzatan antzeman da | Deskribapena |
|---|---|---|
| Brugmann-en legea | hizkuntza indoiraniarrak | *o > ā silaba irekietan |
| Grassmann-en legea | Greziera eta hizkuntza indikoak | ChVCh > CVCh |
| Grimm-en legea | hizkuntza germanikoak | Hasperendun herskariak eta ahoskabea frikari bihurtzen dira, eta herskari ahostunak ahoskabe bihurtzen dira. |
| Osthoff-en legea | greziera | Bokal luzeak bokal labur bihurtzen dira, testuinguru eta garai jakin batean: ahostun + herskari. |
| Hobikarien legea | hizkuntza indoiraniarrak | Aurreko bokalen aurrean, soinu batzuk hobikari bihurtzen dira. |
| Ruki-en legea | lenguas indoiranias y hizkuntza eslaviarrak | *s soinuak bilakaera berezia du baldin eta fonema hauen atzean badago: /r, u, k, i/. |
| Ley de Verner | hizkuntza germanikoak | Bokalen arteko frikari ahoskabeak ahostun bihurtzen dira, silaba toniko baten atzean ez bada. |
| Philippi-en legea | hizkuntza semitikoak | /i/ > /a/ silaba itxian baldin eta silaba tonikoa bada. |