Legen Beltza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Legen Beltza
Datuak
JatorriaAzpeitia  Gipuzkoa
Musika motaTrash metal
Urteak1998-2012
Taldekideak
Ekaitz Garmendia
Xanti Rodriguez
Joseba Azkue
Iván Hernandez
Informazio gehigarria
www.legenbeltza.com
Badok: legen-beltza Musicbrainz: 805093e4-bf4a-4c96-9cbc-0e72425bad9d Songkick: 312197 Discogs: 578013 Musikasten: legen-beltza Edit the value on Wikidata

Legen Beltza 1998an Azpeitian sorturiko musika taldea da, oraindiño martxan dabilena.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1998an sortu eta berehala Ziztu Bizian diska kaleratu zuten. Hurrengo urteetan kontzertu eta emanaldi ugari eman zituzten eta 2001 urtean iritsi zen bigarren diska, Istorio Triste Bat. IZ disketxearekin grabatu zuten eta 1500 kopia atera zituzten.

Euskal Herritik kanpora ezaguitzera emateko asmoarekin hizkuntza ladatzea erabaki zuten eta ingelesez kantatzen hasi ziren. Annihilator taldeko Jeff Watersen babespean diska berria plazaratu zuten 2003an, Insanity, eta atzerriko metal talde handien "telonero" jotzen hasi ziren, hala nola Napalm Death edo Exodus. Espainia mailan diskak ez zuen banaketa egokirik izan eta horregatik kaleratu zutren laugarren diskoa, Total Insanity. Duiska honi esker penintsulan osoan egin zuten bira eta Iron Maiden, Slayer eta Dream Theater taldeen telonero izan ziren.

2005ean Mausoleum Records disketxe belgiarrak fitxatu zituen 2006an atera zuten diska, Dimension Of Pain. Diska hau Europaz gain Estatu Batuetan eta Kanadan ere banatua izan zen. Diskako azken bi abestietan Europa mailako musikari onenen kolaborazioak izan zituzten, "War of Wars" eta "War of Wars II, Hope Wihtout Hope" abestietan hain zuzen ere. Tour luzea etorri zen orduan, jaialdi batzutan zerrendaburu ere izan ziren. Tourraren une gorena Durangoko Plateruenan bizi izan zen Destruction talde alemaniarrarekin batera. Tourraren amaieran Azpeitian eta Madrilen jo zuten Nightrage talde mitikoarekin batera.

Azkenengo lana 2010an atera zuten, Need to suffer, autoekoiztutako lana izan zen. 2012an tadearen amaiera iritsi zen.

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen taldekideak:

  • Ekaitz Garmendia : ahots nagusia eta gitarra
  • Xanti Rodriguez : baxua eta ahotsak
  • Joseba Azkue : gitarra eta ahotsak
  • Iván Hernandez : bateria

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ziztu Bizian (1998)
  • Istorio Triste Bat (2001, IZ)
  • Insanity (2003)
  • Total Insanity (2004)
  • Dimension Of Pain (2006, Mausoleum Records)
  • Need to suffer (2010, autoekoiztua)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]