Lehen Federazioa
| Lehen Federazioa Primera Federación | |
|---|---|
| Antolatzailea | Espainiako Futbol Federazioa |
| Konfederazioa | UEFA |
| Sorrera | 2021-22 |
| Eremua | |
| Taldeak | 40 (20 taldetako 2 multzo) |
| Maila | 3 |
| Igoera | 2. mailara |
| Jeitsiera | Bigarren Federaziora |
| Garaipen gehien | Racing de Santander (1) Amorebieta (1) Deportivo Coruña (1) Ceuta (1) |
| Txapelduna | (2024-25) |
| Webgunea | www.rfef.es |
Lehen Federazioa (gaztelaniaz: Primera Federación), Espainiako futbol liga txapelketaren hirugarren maila da, bigarren B maila desagertuta 2021/2022 denboraldian abiatua. Sorreran, RFEF lehen maila (gaztelaniaz: Primera División RFEF) zuen izena.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019-2020 denboraldian 2.B mailako 28. jardunaldia jokatu ondoren COVID-19 pandemiaren erruz txapelketa etenda gelditu zen. Igoera promozioak jokatu ziren eta ez zen jeitsierarik izan. 100 talde bildu zirenez 2020-21 denboraldian bi fasetan jokatu zen eta 100 talde horietatik lauk bigarren mailara igotzea lortu zuten. Hurrengo 36 taldek eta Bigarren mailatik jeitsitako laurek maila berria osatu zuten 2021-22 denboraldirako, RFEF lehen maila hain zuzen ere[1]. Gainerako taldeek Bigarren Federazioa osatu zuten, Espainiako futbol sistemako laugarren maila, Federazioaren ardurapeko bigarrena.
Lehia sistema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sailkaturiko 40 taldeak 20 taldetako bi multzotan banatu ziren, gertutasun geografikoaren arabera. Liga amaitzerakoan talde bakoitzeko txapelduna zuzen igoko da Bigarren mailara eta multzo bakoitzean 2. eta 5. postuen artean geldituko direnek play-offak jokatu eta beste bi talde igoko dira.
Bigarren Federaziora jaitsiko dira multzo bakoitzeko azken bost taldeak.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Urtea | Txapelduna | Emaitza | Finalista | Gainerako igoerak | Euskal taldeak | Berriak |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 2021-22 | 3-0 | 8. Real Unión 15. Bilbao Athletic 19. Tudelano |
19. Amorebieta 20. Sanse 1. Osasuna Promesas | |||
| 2022-23 | 3-2 (3-0, 2-0) | 1. Amorebieta 5. Sanse 7. Osasuna Promesas 13. Real Unión 20. Bilbao Athletic |
1. Sestao River | |||
| 2023-24 | 6-3 (2-1, 2-4) | 9. Sanse 11. Sestao River 12. Osasuna Promesas 15. Real Unión |
19. Amorebieta 1. Bilbao Athletic 2. Barakaldo | |||
| 2024-25 | 6-5 (2-2, 4-3) | 3. Sanse 7. Bilbao Athletic 11. Barakaldo 14. Osasuna Promesas 17. Sestao River 18. Real Unión 20. Amorebieta |
1. Arenas | |||
| 2025-26 | Bilbao Athletic Barakaldo Osasuna Promesas Arenas |
Euskal taldeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal taldeak 2025-26 denboraldian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Taldea | Hiria/Herria | Zelaia |
|---|---|---|
| Barakaldo | Barakaldo | Lasesarre |
| Bilbao Athletic | Bilbo | Lezama |
| Osasuna Promesas | Iruñea | Taxoare |
| Arenas | Getxo | Gobela |
Guztira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2025-26 barne.
| Taldea | Denboraldiak | Hiria/Herria | Zelaia |
|---|---|---|---|
| Real Unión | 4 | Irun | Stadium Gal |
| Bilbao Athletic | 4 | Bilbo | Lezama |
| Osasuna Promesas | 4 | Iruñea | Taxoare |
| Sanse | 3 | Donostia | Zubieta |
| Amorebieta | 2 | Zornotza | Urritxe |
| Barakaldo | 2 | Barakaldo | Lasesarre |
| Sestao River | 2 | Sestao | Las Llanas |
| Tudelano | 1 | Tutera | Ciudad de Tudela |
| Arenas | 1 | Getxo | Gobela |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Así es la nueva y liosa Segunda B explicada a la perfección: grupos ascensos, descensos...» AS.com 2020-10-06 (kontsulta data: 2021-12-06).