Edukira joan

Lehen harri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hunts Point Cooperative Market-en lehen harria New Yorken, 1962an.

Lehen harria jartzearen zeremonia kultura askotan ematen den ohitura da. Eraikin edo proiektu berri bat martxan jartzerakoan horrelako ekintza publikoa antolatzen da.

Ekintza horretan autoritate politikoak, erlijiosoak eta, batzutan ere, militarrak agertzen dira. Sinbolikoki ezaguna den pertsonaia batek eraikinaren lehen harria jartzen du. Askotan propagandarako joera izaten dute horrelako zeremoniek, bereziki hauteskunde garaietan.[1]

Herrialde batzuetan lehen harria jarri beharrean pala batez lehen palakada botatzen da. Normalean, palan testu bat jartzen da eta, oroimen gisa, gorde egiten da. Lehen harriaren kasuan ere kutxa batean objektu eta dokumentuak lur azpian gordetzen ohi dira.

Zeremoniotan ohikoa da apaizak izatea, eraikina edo proiektua bendeinkatzeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]