Lehenengo Flota

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lehenengo Flotari eskainitako monumentoa, Portsmouthen, Erresuma Batuan. Sidneyn, Australian beste bat berdina dago.
Lehenengo Flota Port Jacksonen sartzen, 1788ko urtarrilaren 26an.

Lehenengo Flota (ingelesez: First Fleet) Erresuma batutik atera zen hamaika itsasontzien flotari ematen zaion izena da. Flota 1787ko maiatzaren 13an atera zen Australian preso-kolonia bat sortzeko asmoz.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flota horrek Europak Australian sortu zuen lehen kolonia antolatu zuen. Aukeratutako lurraldea Hegoaldeko Gales Berrian zegoen, James Cook kapitainak esploratutako kostaldean. Flotan 1400 pertsona inguru joan ziren, tartean 775 preso (gizonezkoak eta emakumezkoak). Haiekin batera, itsas armadako infanteriaren soldaduak haien familiekin batera, itsasontzien tripulazioak eta beste bidaiariak zihoazten. Agintea Arthur Phillip komodororen eskuetan zegoen.

Itsasontziak Botany Bayra heldu ziren, Hegoaldeko Gales Berrian, 1788ko urtarrilaren 18-20 artean. Botanytik Sydney Covera bidali zituzten; han, urtarrilaren 26an, Australiako egunean, Sidney hiriaren oinarria izango zen kolonia sortu zuten.[2]

Lehenengo Flotaren konpozisioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lady Penrhyn itsasontzia.

Itsasontziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

HMS Supply itsasontzia 1788ko urtarrilaren 18an heldu zen. Alexander, Scarborough eta Friendship itsasontziak urtarrilaren 19an heldu ziren eta beste guztiak urtarrilaren 20an. Sidneyko Museoan guztien erreprodukzioak eskalan ikus daitezke. 1980an Sideney portuaren bederatzi ferriei itsasontzi horien izenak eman zizkieten.

Royal Navyren eskoltak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontzia Mota Kapitaina Botany Bayra helduera Bidai-egunak
HMS Sirius Itsasontzi merkataria itsasontzi armatua bezala prestatuta
Flotaren itsasontzi zutoihala
John Hunter kapitaina 1788ko urtarrilaren 19an 252
HMS Supply Itsasontzi armatua Henry Lidgbird Ball tenientea 1788ko urtarrilaren 18an 250

Espetxeratuen, itsas-infanteen eta bidaiarien garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itsasontzia Mota Kapitaina Eskifaia[3] Botany Bayra helduera Bidai-egunak Desenbarkatu ziren gizon espetxeratuak Desenbarkatu ziren emakume espetxeratuak
Alexander Briktxalupa Duncan Sinclair 40 1788ko urtarrilaren 19a 251 195 0
Charlotte Belaontzi astuna Thomas Gilbert 30 1788ko urtarrilaren 20a 252 88 20
Friendship Brik Francis Walton 20 1788ko urtarrilaren 19a 251 76 21 (Esperantza Oneko lurmuturraraino bakarrik)
Lady Penrhyn Garraio William Cropton Server 31 1788ko urtarrilaren 20a 252 0 101
Prince of Wales Garraio John Manson 25 1788ko urtarrilaren 20a 252 1 49
Scarborough Garraio John Marshall 35 1788ko urtarrilaren 19a 251 208 0

Materialen eta janarien garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Material asko behar izan ziren: sokak, baxerak, gobernadorearentzako leihoetan jartzeko kristalak, egurra, sukaldeko ekipoak, tresna medikoak, girgiluak eta kateak. Eramn zuten baita ere nekazari-tresnak, haziak, erremintak... Gobernadorearentzako aurrefabrikatutakoa eta eraikuntzarako 5000 ladreilu eta milaka hiltze eraman zituzten. Kolonoek eramandako gauzekin aurrera ateratzeko nahikoak zeuden, bertan antolatu arte.

Itsasontzia Mota Kapitaina Botany Bayra helduera Bidai-egunak
Golden Grove Itsasontzi biltegia William Sharp 1788ko urtarrilaren 20an 258
Fishburn Itsasontzi biltegia Robert Brown 1788ko urtarrilaren 20an 258
Borrowdale Itsasontzi biltegia Houston Reed 1788ko urtarrilaren 20an 258

Pertsonak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prtsonen benetako kopurua inoiz ez da ondo zehaztu eta zifra gzutiak gutxi gorabeherakoak dira. Mollie Gillenek zifra hauek eman zituen: [4]

Portsmouthen enbarkatuak Port Jacksonen desenbarkatuak
Ofizialak eta bidaiariak 16 14
Itsasontzien marinelak 324 269
Itsas armadako infanteak 247 245
Royal Navvyren infanteak, emazteak eta haurrak 46 54
Espetxeratuak (gizonak) 579 543
Espetxeratuak (emakumeak) 193 189
Espetxeratuak (haurrak) 14 18
Guztia 1403 1332

Bidaian zehar zazpi jaiotzak izan ziren eta 69 baxak, 61 gizon eta 8 emakume, hildakoak edo desertoreak. Itsasontzi guztietan tripulante baten bat hil egin zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. Gillen 1989, 427–432 orr. .
  4. Gillen 1989, 445 orr. .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Frost, Alan (2011). The First Fleet: The Real Story. Melbourne, Black Inc. ISBN 9781921870576.
  • Lewis, Wendy; Balderstone, Simon; Bowan, John (2006). Events That Shaped Australia. New Holland. ISBN 9781741104929.
  • Gillen, Mollie (1989). The Founders of Australia: A Biographical Dictionary of the First Fleet

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lehenengo Flota