Lehergailu inprobisatu
Lehergailu inprobisatu bat gerra ez-ohikoan edo gerra asimetrikoan maiz erabiltzen den lehergailu bat da, komandoek, gerrillariek eta talde terroristek erabilia. Maiz, bidean ezartzen dira, helburua igaro behar denean eztanda egin dezan.
Inprobisatutako lehergailuak diseinu, mekanismo detonatzaile eta lehergailu-mota desberdinekin egiten dira, eta horrek are arriskutsuago bihurtzen ditu, detektatzen badira eta desmuntatu behar badira. Detekzioa are gehiago zailtzeko, maiz plastikozko bidoiekin egiten dira, barruan lehergailua jarrita eta metraila gehituta. Beste batzuetan obusak edo lehertu gabeko bonba arruntak dira, detonatzaile bat gehituta.
Urrutiko kontrol bidez aktibatutako detonagailua, izpi infragorriak, mintz-konmutadorea duen mekanismo tenporizadorea (mikrouhin-labe motakoa) edo malgukiak izan ditzakete. Kasu batzuetan, zenbait gailu muntatuta egoten dira kate-leherketa bat lortzeko, adibidez, konboi edo tren bati eraso egitean.