Edukira joan

Leila Denmark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leila Denmark
Bizitza
JaiotzaPortal1898ko otsailaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAthens2012ko apirilaren 1a (114 urte)
Hezkuntza
HeziketaTift College
Jarduerak
Jarduerakpediatra, autorea eta medikua
Enplegatzailea(k)Emory Unibertsitatea
Jasotako sariak

Find a Grave: 88078934 Edit the value on Wikidata

Leila Alice Denmark[1] (Portal, Georgia, 1898ko otsailaren 1a - Athens, Georgia, 2012ko apirilaren 1a) pediatra estatubatuarra izan zen. Kukutxeztularen aurkako txertoan lan egin zuen. Denbora luzez aritu zen pediatra gisa, izan ere 103 urterekin erretiratu zen lanbidetik 2001eko maiatzean, eta ehun urtetik gora bizi izan den pertsona gutxienetako bat da bere adinagatik ez den arrazoiren batengatik ezaguna. Erretiratu zenean, bere lehen umeen bilobak ari zen artatzen[2]. Hil zenean, bizirik zegoen munduko laugarren pertsonarik zaharrena zen, eta inoiz izan diren 85 pertsona zaharrenetako bat.

Georgiako Portal herrian jaio zen 1898ko otsailaren 1ean, eta hamabi seme-alaben artean hirugarrena izan zen. Bere aitaren aldeko osaba James Alexander Daugherty biltzarkide missouriarra izan zen. Forsytheko (Georgia) Tift Collegera joan zen. Hasiera batean irakasle izan nahi zuen, baina azkenean mediku eskolara joan zen bere senarra izango zenarekin, John E. Denmarkekin. Leila Denmark 1928an Georgiako Medikuntza Eskolan graduatutako emakume bakarra izan zen.[3]

Leila Denmark graduatu eta gutxira ezkondu zen John Eustace Denmarkekin. kukutxeztularen aurkako txertoaren laguntzailea izan zen 1920ko eta 1930eko hamarkaden artean.

Karrera medikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graduatu ondoren, Atlantako (Georgia) Grady Memorial Ospitalean kontratatu zuten, eta Morningside-Lenox Parkeko auzora joan zen bizitzera senarrarekin. Henrietta Eggleston ospitalean aritu zen lehen emakume pediatra ere izan zen Denmark, Emoryko Unibertsitateko ospitale pediatriko batean. 2000ko martxoaren 9an, Georgiako Batzar Nagusiak domina bat eman zion.

1998ko apirilaren 1ean, bere ehungarren urtebetetzean, tarta errefusatu zuen azukre gehiegi zuelako. Bere 103. urtebetetzean tarta berriro errefusatu zuenean, zerbitzariari azaldu zion 70 urte zeramatzala azukrerik (produktu naturaletan datorrena kenduta, adibidez frutan) hartu gabe.

Alpharettan (Georgia) bizi izan zen 106 urte bete arte. Orduan Athensera joan zen bizitzera bere alaba Maryrekin. 2008ko otsailaren 1ean 110. urtebetetzea ospatu zituen. Mary alabaren arabera, Denmarken osasunak okerrera egin zuen 2008ko udazkenean, baina berehala suspertu zen. Denmarkek alaba bat, bi biloba (Steven eta James) eta bi birbiloba (Jake eta Hayden) izan zituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Daughtry jaioa
  2. (Ingelesez) «Dr Leila Denmark» The Telegraph 2012-04-06 (Noiz kontsultatua: 2025-02-21).
  3. «Changing the Face of Medicine Dr. Leila Alice Daughtry Denmark» www.nlm.nih.gov.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]