Leila Goldkuhl
| Leila Goldkuhl | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Framingham, 1991ko abenduaren 31 (34 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Rhode Islandeko Unibertsitatea Salem State University (en) Framingham High School (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa |
Leila Marie Goldkuhl Masterson (Framingham, Massachusetts, AEB, 1991ko abenduaren 30a) estatubatuar modeloa da, America's Next Top Model terrealitateko hemeretzigarren denboraldian egin zen ezagunagoa eta hirugarren postua lortu zuen.[1][2] Besteak beste, Givenchy, Dolce & Gabbana, Hervé Leger, Louis Vuitton, Calvin Klein, Boss, Max Mara eta Tod's marken irudi gisa lan egin du.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goldkuhl 1991ean jaio zen Massachusetts estatuko Framingham udalerrian, Ameriketako Estatu Batuetan. Framinghameko Bigarren Hezkuntzako Eskolara joan zen nerabea zenean, eta saskibaloian, boleibolean eta lacrossean jokatu zuen han. 2010 urtean bigarren hezkuntzako eskolan graduatu ostean, Goldkuhl Salemeko Estatu Unibertsitatera joan zen, itsas biologian espezializatzeko asmoarekin.[3] Geroago, Rhode Islandeko Unibertsitatera joan zen, ehunak, moda merkaturatzea eta diseinua ikastera, modelaketarekin jarraitzea erabaki baino lehen.[4]
America's Next Top Model
[aldatu | aldatu iturburu kodea]America's Next Top Model saioan parte hartzeko Goldkuhl-en lehen saiakera 15. zikloaren castingean izan zen. New York-en entzunaldi bat egin zuen eta Tyra.com finalerdietarako hautatu zuten, baina ez zuten jarraitzeko hautatu.[4] Jane Randall eta Kendal Brown lehiakideak izan ziren, hain zuzen ere, ziklo horretako azken protagonistak, eta bilaketaren irabazle izendatu zituzten.[5]
Azkenean, Goldkuhl finalaurreko gisa hautatu zuten telesailaren 19. ziklorako, 2012an, eta hamahiru lehiakide finalistetako bat izan zen.[6] Hasiera batean, lehiakideen bosgarren astean kanporatu zuten, baina serieak aldaketa bat egin zuen, boto publikoa tartean zela; horri esker, kanporatutako lehiakideek argazkiak puntuatuta eduki zitzaketen, kanporatu ondoren.[7] Puntuaziorik altuena lortu zuen lehiakidea Goldkuhl izan zen, saioaren bederatzigarren astean berriro lehiakide izateko aukera eman baitzitzaion. Hirugarren postuan bukatu zuen.[8]
Modelo ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2013an, Goldkuhl-ek Next Model Management-ekin sinatu zuen Los Angelesen. Inguruan hasi zen lanean, atzerrira bidaiatu baino lehen, Australiara edo Hego Koreara, esaterako.[9] 2014 urtean, mundu-mailako kontratua lortu zuen Next Model Management ordezkatuz, eta 2015 urteko irailean egin zuen debuta pasabidean, Givenchyrentzat mundu-mailako esklusiba gisa, 2016 urteko Udaberri/Uda denboraldian. Gero, denboraldi horretarako markaren publizitate kanpainan agertu zen.[10][11] Givenchyrentzat egindako lanaz gain, Dolce & Gabbana, Hervé Léger, Hugo Boss, Just Cavalli, Saks Fifth Avenue, Urban Outfitters, Vera Wang, Zara eta Calvin Klein etxerako publizitate lanak ere egin ditu Goldkuhlek.[12][13]
2015 urtean pasarelan debuta egin zuenetik, Goldkuhl beste diseinatzaile batzuentzat ibili da New Yorken, Londresen, Milanen eta Parisen, Chanel, Dolce & Gabbana, Lanvin, Prada eta Versace barne, besteak beste.[14][15] Harper's Bazaar, Marie Claire, Numéro, Oyster, Russh, V, W eta Vogue argitaletxeen aldizkarietan ere agertu da.[16][17]
2015 urteko urrian, Cosmopolitan aldizkariak Top Model frankiziako lehiakide arrakastatsuenen artean sailkatu zuen Goldkuhl.[18] 2018tik aurrera, modaren industrian 50 modelo onenen artean sailkatu zuen Models.com.[19]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Goldkuhl Robbie Masterson argazkilariarekin ezkondu zen 2017 urteko urriaren 14an.[20] Bikoteak hiru seme-alaba ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Sun, Reyhan. «Leila Goldkuhl» Cosmopolitan Turkiye.
- ↑ Antonelli, Nick. (17 de noviembre de 2012). «America's Next Top Model Cycle 19, Episode 12 Recap: Death Becums Her» Huffington Post.
- ↑ Okwodu, Janelle. «Leela Goldkuhl Is Not Just Another Reality TV Star Turned Model» Vogue.
- 1 2 Bergeron, Chris. «From Framingham High to 'America's Next Top Model'» MetroWest Daily News, Framingham, MA.
- ↑ «Tyra.com Top Model Search Cycle 15 Winners!» archive.org 3 de septiembre de 2010.
- ↑ America's Next Top Model Cast | Bios | Leila. 13 de agosto de 2012.
- ↑ «'America's Next Top Model: College Edition eliminates Leila Goldkuhl» realitytvworld.com.
- ↑ «'America's Next Top Model: College Edition' crowns Laura James winner» Reality TV World.
- ↑ «Exclusive Online Editorial: Leila GoldKuhl Gets Sun-Kissed - Galore» Galore 1 de julio de 2014.
- ↑ Turner, Lianne; Alleyne, Allyssia. (25 de septiembre de 2015). «How to really find the world's next top model» CNN.
- ↑ Okwodu, Janelle. (29 de septiembre de 2015). «Looks Like Tyra Was Right: Meet the Top Model Alums Ruling Fashion Month» Vogue.
- ↑ «Leila Goldkuhl - Advertising, Work by Year» models.com.
- ↑ «Leila Goldkuhl - Ads» The FMD - FashionModelDirectory.com.
- ↑ «Leila Goldkuhl - Shows, Work by Year» models.com.
- ↑ «Leila Goldkuhl» www.tag-walk.com.
- ↑ «Leila Goldkuhl - Editorial, Work by Year» models.com.
- ↑ «Leila Goldkuhl - Editorials» The FMD - FashionModelDirectory.com.
- ↑ Rees, Alex. (20 de octubre de 2015). 12 times "Top Model" actually found, you know, a top model. .
- ↑ «Models.com's Top 50 Models» models.com.
- ↑ «I Am Success on Instagram: “A lucky fool and his amazing wife. Thanks to everyone who came out and made it such a special day. We love you all.”» Instagram.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leila Goldkuhl Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Leila Goldkuhl en models.com