Leinsterko liburua
| Leinsterko liburua | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Ezaugarriak | |
| Hizkuntza | Irlandako gaelera |
| Kokapena | |
| Lekua | Trinity College |
| Bilduma | Trinity College |
| Inbentarioa | MS H 2.18 |
Leinsterko liburua (Erdi Aroko irlanderaz: Lebor Laignech ˈl̠ʲeβəɾ ˈl̪aɣʲnʲəx ahoskatua), lehen Noughavalen Liburua (Lebor na Nuachongbála) izenaz ezaguna, Erdi Aroko irlandar eskuizkribua da, 1160 inguruan bildua eta gaur egun Dublingo Trinity Collegen gordetzen dena.
Dublingo Trinity Collegeko Liburutegian gordetako XII. mendeko eskuizkriburik garrantzitsuena da. Áed Úa Crimthainn «Leinsterko historialari nagusiak», Terryglasseko abadeak, Tipperary konderrian, testua idatzi zuen Irlandako eliz erreforma handien eta asaldura politikoaren garaian. Leinsterko Liburua Irlandako lehen sagen antologia bat da, genealogiak, mediku-ezagutzak, toponimia-tradizioak eta gramatika-azterketak.
Liburuan dagoen kontakizun ospetsuena da Irlandako "sorrerarren historia mitikotzat" har daitekeena: Lebor Gabála Érenn, jendearen Irlandara iritsi zenekoa (irlaren lehen populaketak, alegia) , irlandar herria eta bertako hizkuntza Bibliako testuinguru batean ezartzen dituena. Liburu honen arabera, irlandar hizkuntza Babelgo Dorrearen nahasketaren ondoren sortu zen. Irlanderak gainerako hizkuntzetan zeuden «gabezia» eta «nahaste» guztiak saihestu zituela dio, eta, beraz, aitorpen berezia merezi zuela. Jatorriari buruzko legenda hori bereziki garrantzitsua izan zen Erdi Aroan, latinaren ospe handiak irlandarra mehatxatu zuenean.
Táin Bó Cúailnge (Cooleyko ganadu lapurreta) irlandar saga ospetsuaren eta Cúchulainn gerlariaren istorioaren bertsio garrantzitsu bat ere Leinsterren liburuan dago.[1]
Metrical Dindshenchas eta De excidio Troiae Historiaren irlanderazko itzulpen/moldaketa bat ditu ere. Kopista edo konpilatzaile bakar baten lana dirudi. Áed Ua Crimthainn. Eskuizkribu honetan gorde diren urte-liburuen arabera, esan daiteke 1151 eta 1201 artean konposatu zela eta obraren zatirik handiena 1160. hamarkadakoa dela. Garai nahasia izan zen hura, eliz erreformak eta desordena politikoak izan zituena.
Garaiko musikaren inguruko datuak ere ematen ditu, eta hiru musika estilo bereizten ditu: Suantraí, Geantraí eta Goltraí. Hurrenez hurren, gozoa, alaia eta tristea esan nahi dute gaelikoz.[2]
Ezaugarri fisikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eskuizkribuak 187 orri ditu, 33 x 23 cm. ingurukoak. Liburuko ohar batek aditzera emango luke 45 orri galdu direla. Dublingo Ikasketa Aurreratuen Institutuak edizio diplomatiko bat argitaratu zuen sei liburukitan, hogeita bederatzi urteko epean.
2022an, eskuizkribua birgaitzen eta digitalizatzen ari da, Trinity Collegeko liburutegi birtualaren webgunean online argitaratzeko.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Book of Leinster - Director's Choice Uncut - Trinity College Dublin» www.tcd.ie (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) ugaitz23. (2020-02-08). «Irlandar harpa-joleak» ZOMORROEI (kontsulta data: 2025-12-06).
- ↑ (Frantsesez) «Le Livre de Leinster, rare manuscrit du XIIe siècle, sera numérisé» ActuaLitté.com (kontsulta data: 2025-12-06).