Leintz Arizmendi Futbol Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leintz Arizmendi Futbol Taldea
Sorrera2017
Futbol zelaiaMojategi (Arrasate)
EntrenatzaileaEsti Loiti "Titu"
LigaGipuzkoako Erregionala
2022-237.a
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
Leintz-Arizmendi eta Zumaiako Futbol Taldearen arteko partida, Aretxabaletan

Leintz Arizmendi Futbol Taldea Leintz Bailarako emakumezkoen futbol talde bat da Euskal Ligan jokatzen ari dena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an Arizmendi Futbol Taldeak (Arrasate-Aretxabaleta) Euskal Ligara igotzea lortu zuen eta denboraldi berrirako Aretxabaleta Kirol Elkarteak eta Arrasateko Futbol Taldeak bat egin zuten proiektuarekin. Leintz Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta eta Arrasateko neskak batzen ditu proiektu berriak[1].

2017-18 denboraldian taularen erdialdean gelditu bazen ere mailari uko egitea erabaki du[2] eta Gipuzkoako erregionalera itzuli zen. 2019an Aloña Mendi talde oñatiarra batu zen proiektura.

2020an berriz igo zen Euskal Ligara. Hurrengo denboraldian aurreneko partidua jokatzeari uko egin zion COVID-19 pandemia egoeran segurtasun nahikorik ez zegoela iritzita. Zigortua izan zen orduan eta Federazioak ligan jarraitzeko debekua ezartzeaz gain mailaz jeitsiarazi zuen taldea, eta hurrengo denbraldian berriz igotzea ere debekatu zien[3]. Ordutik Gipuzkoako erregionalean dabil.

2023an Arrasatek proiektua uztea erabaki zuen eta 2023-24 denboraldirako bere talde propioa ateratzea. Leitz Arizmendi taldeak Arizmendi, Aretxabaleta eta Aloña Mendirekin jarraituko du aurrera[4].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Maila Postua
2012-13 Euskal Liga 12.a (jeitsi)
2013-14 Gipuzkoako Erregionala 2.a
2014-15 Gipuzkoako Erregionala 2.a
2015-16 Gipuzkoako Erregionala 2.a
2016-17 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2017-18 Euskal Liga 10.a
2018-19 Gipuzkoako Erregionala 4.a
2019-20 Gipuzkoako Erregionala 1.a (igo)
2020-21 Euskal Liga erretiratua
2021-22 Gipuzkoako Erregionala 5.a
2022-23 Gipuzkoako Erregionala 7.a

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]