Leioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leioa
 Bizkaia, Euskal Herria
Leioako Indarra eleizaurrean.jpg
Leioako udaletxea.

Leioako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Bilbo Handia
Izen ofiziala Escudo de Leioa.svg Leioa
Alkatea Mª Carmen Urbieta González EAJlogo.jpg
Posta kodea 48940
INE kodea 48054
Herritarra leioar, leioaztar
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 44″ N, 2° 59′ 05″ W / 43.328888888889°N,2.9847222222222°W / 43.328888888889; -2.9847222222222Koordenatuak: 43° 19′ 44″ N, 2° 59′ 05″ W / 43.328888888889°N,2.9847222222222°W / 43.328888888889; -2.9847222222222
Leioa hemen kokatua: Bizkaia
Leioa
Leioa
Leioa (Bizkaia)
Openstreetmap logo.svg Ikusi OpenStreetMapen
Azalera 8,6 km2
Garaiera 50 metro
Distantzia 10 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 30.793 biztanle (2016)
(Green Arrow Up.svg 151)
% 48,75 Twemoji 1f6b9.svg  Twemoji 1f6ba.svg % 51,25
Dentsitatea 3.580,58 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 6,04
Zahartze tasa[1] % 19,32
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 38,88
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,8 (2011)
Genero desoreka[1] % 10,27 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 10,44 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 27,83 (2010)
Euskararen erabilera %4,9 (2011)
Datu gehigarriak
Sorrera 1526ko urriak 31. urtea
Webgunea http://www.leioa.net

Leioa Bizkaiko iparraldeko udalerri bat da, Uribe Kosta eskualdekoa, Bilboko itsasadarraren eskuinaldean kokatua. 1526an sortua, Leioa ezaguna da bertan daudelako Euskal Herriko Unibertsitatearen errektoretza eta Bizkaiko campusaren egoitza. Udalerriak 8,6 km2 ditu, eta 2016. urtean 30.793 biztanle zituen.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juan Ramón Iturrizaren arabera, «Leioa» leiho ona esaerari legokioke. Antonio Truebaren iritziz, ostera, elexa ona herriaren izenaren sorburua izango litzateke.

«Lejona» aldaera udalerriaren izen ofiziala izan zen, 1979an udalerriak «Leioa» izen ofizial bakarra hartu zuen arte.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren erliebea nahiko laua da, 100 metrora heltzen diren mendixka batzuk baino ez daude. Kurkudi (126 m), Bolunburu eta Ikea(mendi) dira udaleko tokirik altuenak[2].

Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean Getxorekin egiten du muga, iparraldean Berangorekin, ekialdean Erandiorekin, eta hegoaldean Ibaizabal ibaiarekin.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioa Avanzada errepidea edo Iparragirre Etorbideak zeharkatzen du, Bizkaian trafikorik handiena duten errepideetako bat. Herriaren erdigunea eta udaletxea autobide horren inguruan garatu dira. Leioako beste irudimenezko ardatz bat Ibaizabal ibaitik hurbil dagoen Metro Bilbaoko geltokitik Leioako Campusera igotzen den bidea litzateke. Bide hori tranbia batek egitea proiektaturik dago.

Sakabanaturiko beste hainbat auzo daude, ofizialak hauexek:[3]

Leioako auzo izan ziren[3] Arara, Aretxabaleta, Arostegi eta Ubeda; azken hori, gaur egun Sarriena deitua.

Auzo ofizialak ez direnak baina herrian auzotzat hartzen diren leku-izenak: Ikea, Landabaso, Sakoneta, Mendibil, Gaztelueta, Kandela Zubieta...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioa, elizate independente gisa 1526ko urriaren 31an sortu zen[4], hamarrenak kobratzearen gaineko auzi baten epaiaren ondorioz Erandioko elizatetik banatu zenean. Bizkaiko Batzar Nagusietan 26. jarlekua eskuratu zuen (46.a gero).[5]

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko ekonomia sektore nagusia zerbitzuena da. Hala ere, urtetan garaturiko hainbat industria mota daude: altzairugintza, kimika, mekanika, beira eta elikadura industria.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioak 30793 biztanle zituen 2016. urtean. Bizkaiko eta Bilbo Handiko beste herri batzuetan ez bezala, herriaren hazkunde nagusia ez zen gertatu 1950eko eta 1960ko hamarkadetan; izan ere, aldaketa handia 1970eko hamarkadan iritsi zen, inguruko beste herri batzuetan beherakada hasita zegoenean. Urte horietan, eta hurrengo hamarkadetan ere, Bilboko eta inguruko herrietako hainbat biztanleren jomuga izan zen Leioa, etxebizitzak merkeago zituelako batez ere. Horrez gain, garatu zen industriak Espainiatik hainbat pertsona erakarri zuen.

Gaur egun, biztanleriaren hazkundea motelduz joan da, nahiz eta oraindik jarraitu. Egun etxebizitza garestiagoa da eta gutxiago eraikitzen da; dena den, etorkizunari begira milaka etxe berri eraikiko dira Lamiako eta Udondoko auzoetan.

Biztanleriaren bilakaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioako biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015eko maiatzaren 24ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, Leioako alkatea EAJko Maria Carmen Urbieta da.

2015eko udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
9 / 21
5.202 (% 36,97)
9 / 21
5.502 (% 38,64)
Esnatu Leioa Despierta (ELD)
4 / 21
2.356 (% 16,74)
Euskal Herria Bildu*
3 / 21
2.280 (% 16,20)
4 / 21
2.462 (% 17,29)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
3 / 21
1.862 (% 13,23)
4 / 21
2.402 (% 14,95)
Alderdi Popularra (PP)
2 / 21
1.377 (% 9,79)
3 / 21
2.129 (% 14,95)
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011)
0 / 21
706 (% 5,02)
1 / 21
810 (% 5,69)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Bilboko metroa»

Bilboko metroaren 1. lineak Leioa zeharkatzen du, eta udalerrian hurrengo geltokiak ditu:

Autobusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:


Unibertsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Leioa-Erandioko campusa»

Udalerrian Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusa dago, unibertsitatearen Campus nagusia, alegia. Errektoregoaren Egoitza jasotzeaz gain hurrengo Fakultate eta eskolak biltzen ditu:

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Leioako hizkera»

Leioako hizkera ("Leyoáko berbeté") Leioan hitz egiten den bizkaieraren ipar-sartaldeko (Uribe Kosta, Txorierri eta Mungialdea) azpieuskalkiaren aldaera da. Leioako hizkera Uribe Kostako eta Txorierri sartaldeko aldaeren tarteko berbeta da, Getxo eta Berangokoenen antzekoa.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioaztar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f   Euskal Herriari Begira Udalbiltza http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .
  2. (Gaztelaniaz)  «Leioa, su medio físico y geográfico», Leioa.info, http://www.leihoa.info/es/uncategorized/leioa-bere-ingurune-fisiko-eta-geografikoa/. Noiz kontsultatua: 2018-08-05 .
  3. a b Mikel Gorrotxategi, Iratxe Lasa eta Goizalde Ugarte: Leioako leku-izenak, Euskaltzaindia, Bilbo, 2012.
  4.   «Leioako historia. Bere jatorria.» (WordPress), Leihoa.info, http://www.leihoa.info/uncategorized/leioako-historia-bere-jatorria/. Noiz kontsultatua: 2018-08-26 .
  5. Leioa a través de su historia liburua: 2. kapitulua

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leioa Aldatu lotura Wikidatan