Leioa Kirol Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leioa Kirol Elkartea
Datuak
Motafutbol-taldea
HerrialdeaEspainia
LigaHirugarren maila RFEF
EstadioaSarrienaLeioa
43°20′02″N 2°59′10″W / 43.33389°N 2.98611°W / 43.33389; -2.98611
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1925
Koloreak         
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Leioa Kirol Elkartea Leioako futbol taldea da. 1925ean sortua, 2014tik aurrera Bigarren B mailan jokatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925 urtean sortu zuten Sociedad Deportiva Lejona izenarekin. Amberesen, 1920ko Udako Olinpiar Jokoetan, zilarrezko domina lortu zuen Espainiar selekzioan baziren bi jokalari aurrez Leioan arituak zirenak, Félix Sesumaga (Bartzelonan ari zena) eta Sabino Bilbao (Athleticekoa), biak ere Lamiako auzokoak. 1942 eta 1944 urteetan Valencia CF taldearekin lehen mailako Pichichi izan zen Edmundo Suárez "Mundo" ere Leioan jokaturikoa zen. Taldea hamarkada horietan Bizkaiko txapelketetan aritu zen baina diru arazoen erruz 1950ean desagertu egin zen. Talde honek kamiseta granate eta urdina erabiltzen zuen eta praka beltzak.

1974an birsotu egin zuten Leioa Kirol Elkartea izenarekin. Bartzelonari eskutitza bidali zioten lagunta eskatuz et tale kataluniarrak bere ekipazio osoa bidali zien. Ibilbide guztia erregional maila desberdinetan egin ondoren 2008an hirugarren mailara igotzea lortu zuen eta 2014an Bigarren B mailara iritsi zen. Denboraldirik onena 2016-17 izan du, 5. postua lortu baitu, igoera play-offak jokatzetik puntu bakarrera geldituz.

Datuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrienan 2017. urtean.

2021-22 barne:

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia # Maila Emaitza Kopa
2004-05 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 6.a
2005-06 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 13.a
2006-07 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 4.a
2007-08 5 Bizkaiko Ohorezko Maila 1.a
2008-09 4 Hirugarren Maila 11.a
2009-10 4 Hirugarren Maila 16.a
2010-11 4 Hirugarren Maila 9.a
2011-12 4 Hirugarren Maila 8.a
2012-13 4 Hirugarren Maila 4.a
2013-14 4 Hirugarren Maila 1.a
2014-15 3 Bigarren B maila 15.a 3. itzulia
2015-16 3 Bigarren B maila 16.a
2016-17 3 Bigarren B Maila 5.a
2017-18 3 Bigarren B maila 10.a 2. itzulia
2018-19 3 Bigarren B maila 7.a
2019-20 3 Bigarren B maila 15.a 1. itzulia
2020-21 3 Bigarren B maila 11.a/8.a 1. itzulia
2021-22 5 3. maila RFEF 1. itzulia

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokalari ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen taldea denboraldika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioa 2014-2015

Leioa 2015-2016

Leioa 2016-2017

Leioa 2017-2018

Leioa 2018-2019

Leioa 2019-2020

Leioa 2020-2021

Leioako Emakumeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leioako Emakumeak
LigaEuskal Liga
2020-216.a
Webguneawww.sdleioa.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Leioak emakumezkoen taldea eratu zuen 2000 urtean Sondika KE taldean aritutako jokalariekin. 2002an Euskal Liga irabazi ondoren Superligara igo zen. Dena den Urte horretan Athletic-ek bere babesean hartu zuen, eta talde bilbotarraren izenean lau liga irabazi zituen jarraian.

Gaur egun Leioako Emakumeak izenarekin talde propioa dauka eta Euskal Ligan jokatzen ari da.

Urtea Maila Postua
2014-15 Euskal Liga 2.a
2015-16 2. maila 13.a
2016-17 Euskal Liga 5.a
2017-18 Euskal Liga 4.a
2018-19 Euskal Liga 3.a
2019-20 Euskal Liga 5.a
2020-21 Euskal Liga 6.a

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]