Leioako campuseko Liburutegi Nagusia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leioako campuseko Liburutegi Nagusia
Liburutegia eraikina eguzkipean.jpg
Kokapena
Koordenatuak 43° 19′ 53″ N, 2° 58′ 07″ W / 43.331372222222°N,2.9687388888889°W / 43.331372222222; -2.9687388888889Koordenatuak: 43° 19′ 53″ N, 2° 58′ 07″ W / 43.331372222222°N,2.9687388888889°W / 43.331372222222; -2.9687388888889

Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusa, Leioako periferian kokatzen da, Bilboaldeko hirigune metropolitarrean. 1980an sortu zen, demokraziaren kontsolidazioa emanda. Eta horrekin batera, Liburutegi Nagusia edo Liburutegi Zentrala eraiki zen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegi Nagusia, Leioako Euskal Herriko Unibertsitate publikoaren campusaren erdian dago. Eraikuntza aztertzeko, ondoko 5 solairutan banatzen da:

Lehenengo solairuan dokumentazio eta erreferentzi gela dugu, bibliografiak eta datu-baseen kontsulta egiteko. Gela hau astelehenetik ostiralera bitartean 8:30tatik 19:00etara egoten da irekita eta larunbatetan 9:00etatik 13:00era. Dokumentazio eta erreferentzi gelaz kanpo, Liburutegi Zentraleko beste solairuen ordutegiak astelehenetik ostiralera bitartean 8:15etik 10:30era da eta larunbatetan 9:00etatik 13:00era, hemeroteka izan ezik. Bertan ikasgela eta ordenagailu gela bana ere aurkitu dezakegu. Ikasgelan ikasleak ikasteko aukera izaten dute isiltasunean. Ordenagailu gelan, aldiz, ikasleak beharrezkoa duten informazioa aurkitu dezakete internetaren bidez edota lanak egin ordenagailuaren bidez erabat dohainik. Ordenagailuez gain, campus osoan bezala, Liburutegi Zentralean ordenagailu portatilekin edozein solairutan ibiltzeko erabat dohainik, Wi-Fi internet sistema dago erabilgarri. Eta hau guztiaz gain, lehenengo solairuan aurkitu dezakegu ere: hitzaldi aretoa, erakusketa aretoa, zuzendaritza administrazioa eta ihardupide teknikoa... besteak beste.

Bigarren solairuan ikasleentzako ikasgela bat, baino azterketa garaian soilik dago erabilgarri, eta medikuntzaren eta zientziaren historiaren euskal museoa kokatzen dira.

Hirugarren solairuan liburutegia dago. Bertan, eraman daitezkeen liburuak soilik hartu daitezke, horiekin bertan lan egiteko edo kanpora eramateko. Sarrera ikasle guztiek dute baimendua. Liburutegiaz gain, gainera Taldean Ikasteko Gela dago, taldeko lanak egiteko gela bat, nahiko zaratatsua. Hemeroteka ere solairu honetan dago eta soilik astelehenetik ostiralera dago irekita, 8:15etik 16:30era, larunbatetan, berriz, itxita dago eta bertan hainbat aldizkari, egunkari edota dokumentu daude ikusgai, baina ezin daitezke bertatik atera. Baita Ikasleen Gela ere hemen dago, etxerako mailegu zerbitzua hemen egiten da.

Laugarren solairuan ikertzeko gela dago. Hemen ikerketan ari diren ikertzaileak eta bigarren zikloko ikasleak soilik eraman ditzakete liburuak etxera. Lehenengo zikloko ikasleek irakaslearen baimena behar dute horretarako.

Eta azkenik, bostgarren solairuan aurreko pisuko ikerketa gela hedatzen da eta Euskal Herriko gaiak eta historiako dokumentuak aurkitu ditzakegu, besteak beste.

Eskainitako zerbitzuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburutegi Nagusiak izena eman duten ikasleentzako eskaintzen dituen zerbitzuak hauek dira: liburu bilaketa, liburutegian izena ematea, etxerako mailegu zerbitzua, liburuen erosketa eta erreprografia zerbitzua.

-Liburu bilaketa: bi formaz egin erabili daiteke liburu bilaketa: batetik, liburutegiko web orriaren bitartez, www.biblioteca.ehu.es; edo bestetik, hirugarren solairuko liburutegian dauden ordenagailuetatik. Bertan, programa honek aurkitu nahi den liburua non dagoen esaten du, hots, campus honetan dagoen edo ez, eta zein liburutegian dagoen jartzen du, liburutegi zentralean edo ikerketa liburutegian. Horretaz gain, aurkitu nahi den liburua etxera eraman daiteken azaltzen da. Bilaketarako esparru ezberdinen bidez egin daiteke: gaiarengatik, autorearengatik edota izenburuarengatik.

-Liburutegian izena ematea: Liburutegian lanean aritzeko ez da izenik eman behar, baina libururen bat kanpora ateratzeko unibertsitateko ikasle txartela erakutsi edo unibertsitateko liburutegiko txartela egin behar duzu. Ikasle txartela ikasle bakoitzaren etxera bildatzen da, batzuk ikasketak hasi eta 3 hilabetetara, eta beste batzuk 9 edota 11 hilabetetara. Eta liburutegiko txartela egiteko, liburutegiko idazkaritzan argazki bat, NANaren fotokopia eta matrikularen frogagiria entregatu behar da.

-Etxerako mailegu zerbitzua: Liburutegian dauden liburu batzuk etxera eraman daitezke, baino ez denak. Entziklopedia, liburu bereziak eta horrelako bildumak ezin daitezke eraman. Liburuak Ikasleen Gelan eskatzen dira. Pertsona bakoitzak gehienez 2 liburu eraman ditzake etxera. Epeari dagokionez, denek dute bueltatzeko epe berbera. Erreserbako bilduma bada, 3 eguneko mailegu-epea dago itzultzeko eta monografia bada 5 egunekoa. Mailegu epea ez bada kunplitzen zigorrak ezartzen dira eta epe jakin batean ezin da berriz liburu bat atera. Bigarren zikloko ikasleak Ikerketzeko Gelatik liburuak hartu ditzakete beraien ikerketarako. Baino lehen zikloko ikasleek bere irakasleen ziurtagiria behar dute.

-Liburuen erosketa: eskaera hau Ikasleen Gelan egin behar da.

-Erreprografia zerbitzua: Autozerbitzua dago Liburutegi Zentraleko bildumako liburu eta aldizkariak fotokopiatzeko. Fotokopiagailu hauek Ikasleen Gelan, Hemerotekan eta Ikertzeko Gelan daude.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]