Leire Alberdi Arriola
Itxura
| Leire Alberdi Arriola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Markina-Xemein, |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea Escola Massana |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irakaslea eta zinegotzia |
| Enplegatzailea(k) | Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea |
| Kidetza | Euskal Herria Bildu |
Leire Alberdi Arriola (Markina-Xemein, Bizkaia, 1976ko maiatzaren 13a) euskara irakaslea eta herri mugimenduetako kidea da gaztetatik, hainbat erakunderekin elkarlanean aritu da euskararen erabilera eta zabalkundea sustatzeko. Eibarko Udaleko zinegotzia da Euskal Herria Bilduren ordezkari.[1][2]
2023-2027 agintaldian sartu zen Eibarko Udalbatzan. Bokala da: Erakunde, Lurralde eta Lege-gaietarako Lan Batzordea, Euskara Batzorde Aholkularia, Ego Ibarra Batzorde Aholkularia, ENBA Batzorde Aholkularia.[3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Formakuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Arte Ederretan Lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), Proiektuen Gidaritza eta Barne Diseinua Goi mailako ziklo bat ere badu (Escola Massanan, Bartzelona).[1]
Lan ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat arlotan jardun du Leirek bere ibilbidean zehar.[1]
- 2021eko urritik AEK euskaltegia, Eibar. Euskara irakaslea.
- 2017-2021, Gabriel Aresti Euskaltegia, Bilbo. Euskara irakaslea.
- 2020/21 ikasturtea, IMH Makina Erremintaren Institutua, Elgoibar. Euskara irakaslea.[5]
- 2017, El Casco, Elgeta. Lean sistemaren ezarpena industria-prozesuan. Lean Manufacturing Ikastaroari loturiko lan-praktikak (Lea Artibai ikastetxea).
- 2016, BARREN proiektu komunikatiboa, Elgoibar. Elgoibar eta Mendaroko lan jardueraren datu basea sortu “Gida 2017” kaleratzeko.
- 2015-2016, BARREN proiektu komunikatiboa, Elgoibar. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkarteko komertzial eta publizista lana.
- 2009-2015, Ongi Iturgintza, Elgoibar. Dendari lana, zahar-berritze eta dekorazio proiektu desberdinen garapena eta koordinazio lana. Hornitzaile zein bezeroekin zuzeneko harremana.
- 2002-2009, Leonardo Azpiri S.A. Eibar. Bainugelen diseinu-proiektuen garapena eta produktuen salmenta.
- 2002, Torinoko Udaletxea, Italia. Udal-Arkitektura departamenduan (Edilizia Scolastica) praktikak, Leonardo beka-programa.
- 2000-2002, CM² Disseny, Bartzelona, Interiorismo estudioa. Proiektu desberdinen garapena eta jarraipena.
- 2000, Guggenheim Bilbao Museoa, Arkitektura eta erakusketen inguruko bisita gidatuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c «Leire Alberdi Arriola» Eibarko Udala (kontsulta data: 2025-04-14).
- ↑ «EH Bilduk Eibarko Udala gobernatzeko prest dagoen taldea aurkeztu du» ehbildu.eus (kontsulta data: 2025-04-14).
- ↑ ZABALA, AITOR. (2008-04-06). «Zerikasi nace para reunir en un mismo punto la oferta formativa del Bajo Deba» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-04-14).
- ↑ «Eudel - Consejo Vasco de Espectáculos Públicos y Actividades Recreativas. 3» eudel.eus (kontsulta data: 2025-04-14).
- ↑ «ALBERDI ARRIOLA, Leire» IMH (kontsulta data: 2025-04-14).