Leire Lopez Ziluaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Leire Lopez Ziluaga
Leire Lopez Ziluaga.jpg
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo, 1981 (38/39 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak editorea

Leire Lopez Ziluaga (Gernika, 1981[1]), irakasle, editore, eta musika eta literatura kritikari euskalduna da.

Bere hitzetan, "musikazale eta musikajalea" da, 13 urte zituela "amak etxerako soinu ekipoa erosi zuenetik"[2]. Kafea eta Galletak egitasmoaren bultzatzaile izan zen Ibon Rodriguez musikariarekin batera, eta haren ondorioa izan zen Kafe aleak liburuaren edizioa. Gernikako Astra egitasmoaren sustatzaileetako bat ere izan da[3], eta musika eta literatura kritika idatzi izan du, adibidez Berrian.

2018tik Susa argitalatxeko editorea da Lopez Ziluaga[4]. Gorka Arreseren lekua hartu zuen lan horretan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]