Edukira joan

Leire Palacios

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Palacios

Bizitza
JaiotzaBilbo1986ko irailaren 16a (38 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakirrati-esataria eta telebista aurkezlea

Twitter: AnnieSdelMono Inguma: leire-palacios-egiguren Edit the value on Wikidata

Leire Palacios Egiguren (Bilbo, Bizkaia, 1986ko irailaren 16a) komunikatzailea, kulturgilea, proiektu arduraduna, irrati esataria eta telebista aurkezlea da. Badalab hizkuntza eta gizarte berrikuntzarako laborategian lan egiten du.

Gaur egun eta 2017tik bi irratsaio zuzendu eta gidatzen ditu: Sarean irratsaioa Euskadi Irratian eta Irakurrieran Bizkaia Irratian. Ahotseneko lantaldeko eta Azpi Kultur Elkarteko kidea da.

2021eko irailean, ETB1ek 'Munduko plazan' bidaia saioa estreinatu zuen, berak aurkeztuta. Palaciosek zenbait hiritako txokoak ezautu zituen, haietan bizi diren euskaldunen laguntzaz.[1][2][3]

2023an Badalabek eta Ikusgelak aurkeztutako Erronka digitalak bideo serieko aurkezlea izan zen.

Bizitza eta ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Prestakuntza akademikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Giza-zientziak lizentziaturak ikasi zituen Mondragon Unibertsitatean. Erasmus egonaldia egin zuen Herberehetan, Windesheim unibertsitatean, ikus-entzunezkoen ekoizpen adarrean.

Nazioarteratzea Enpresaren Arloko Unibertsitate Espezialista graduondoko ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza unibertsitate-masterra Valentziako Unibertsitatean.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio eta Basaurin hazi zen. Institutuko ikasle garaian egin zituen lehen lanak herriko El Social aldizkarian kazetari gisa.

2009an EITBn hasi zuen ibilbide profesionala, eta sei urtez albistegietako lantaldean jardun zuen. Egun on Euskadi, Teleberri, Gaur Egun eta Hora GMT saioetan lan egin zuen nazioarteko informazioaren jarraipena eginez. 2012tik aurrera albistegietako lana eitb.eus atarirako lanarekin uztartu zuen eduki digitaletako teknikari gisa.

2012an AnnieSdelMono webgunean lehen sormen-lanak argitaratzen hasi zen. Lan horregatik 2013an Biblogari lehiaketako blog pertsonal onenaren saria jaso zuen, “Literatura, eguneroko zaurgarritasun kosmopolita, liburuen amnesiak, metamorfosiak, bidaiak, sentimenduen lekualdatzeak, utopiak, musika… denetarik eta espero ez dena ere idatzi du egile txukun honek”,[4] adierazi zuen epaimahaiak saria ematerakoan. Bertan sortu zuen #Hitzmoloia ekimena euskara hizkuntzarekin jolastu eta hizkuntzarekiko beldurrak uxatzeko ariketa kolektiboa martxan jarrita.[5]

2013an Euskal Telebistaren lehenengo katean emititu zen Tumatxak musika saioaren lehenengo denboraldian gidoilari lanak egin zituen. Urte bertsuan Euskadi Irratiko Amarauna irratsaioan kolaboratzen hasi zen, literatura hizpide zuela, eta sei urtez, 2019a bitarte, gomendatu zituen liburuak hamabostean behin.

Ondoren, Gaztezulo aldizkariko erredakzioan jardun zuen. Gaztezulon bertan jorratu zituen musika- eta literatura-kazetaritza, argitaratu gabeak diren lanen sormen prozesuetan errotutako Labean saila sortuz eta hainbat erreportaje, artikulu, elkarrizketa eta azal idatziz, artean urteetan Gaztezuloren salduenak izan diren Anari,[6] Martxel Mariskal,[7] Belako[8] edo Amarna Milleren[9] aleak, besteak beste. Horrekin batera aldizkariaren estreinako bideo-elkarrizketak egin zituen musika jaialdi handietan.

Erredakzio lanaz gain, kulturan jarduna elikatu zuen Palaciosek. 2014tik Ahotsenea, Durangoko Azokan,[10] sortzaileen guneko lantaldeko kidea da. 2014tik 2017ra Berria egunkariako Ekografiak[11] zutabea idatzi zuen, estreinako denboraldian astean lau zutabe argitaratuz eta aurrerantzean biko formula proposatu zuen Aritz Galarragarekin batera.

2017an Meatzaleak[12] hainbat euskal sormen prozesu interdisziplinar ardatz izan zituen kultur zikloaren programazioaz, zuzendaritza artistikoaz, eta saioak aurkezteaz[13] arduratu zen, Bilboko Azkuna Zentroan Dijitalidadearekin batera.

Urte bertsuan EITBrekin Greziako kostaldera egin zuen Refugiados, camino a ninguna parte dokumentalaren gidoilari[14] lana egiteko. Dokumental lana amaitutakoan Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburuko lantaldera batu zen Bizitzaren Itsasargiko kultur proiektu humanisten komunikazio ardura hartzeko.

2017ko udan PuntuEus Fundazioak, Euskadi Irratiarekin elkarlanean, ingurune digitalari buruzko irratsaio baten 10 saio egiteko enkargua egin zion.[15] Horrela jaio zen 2022ra arte gidatu duen Sarean irratsaioa.[16][17][18][19] Udazkenean, Euskal Idazleen Elkarteak Bizkaia Irratian egiten Irakurrieran literatur-irratsaioko esatari izendatu zuen. Harrezkero, irratsaiook zuzendu eta gidatzen ditu, ingurune digitalaren eta literaturaren gainekoak.

Arrakala digitalak jende asko harrapatu du; badaude baliabide digitaletarako sarbiderik ez dutenak. Eta badaude sarbidea duten herritar asko, baina jakintza teknologiko eskasa dutenak. Horren guztiaren gainean, euskara dago: zer gertatuko den euskararen ingurune digitalean. (Leire Palacios)[16]

2018an lehen Euskaraldia ekimeneko komunikazio arduraduna izan zen.

2019tik 2022ra PuntuEus Fundazioaren proiektu-arduraduna izan zen.

2021eko irailean, ETB 1en 'Munduko plazan' bidaia saioaren aurkezlea.

2022tik Badalab hizkuntza eta gizarte berrikuntzarako laborategian lan egiten du.

Urteak Irratsaioa Irrati-katea Oharrak
2013 -2017 Amarauna Euskadi Irratia Kolaboratzailea
2017 - 2022 Sarean Euskadi Irratia Zuzendaria eta aurkezlea
Irakurrieran Bizkaia Irratia Aurkezlea

Telebista saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteak Izenburua Telebista katea Oharrak
2009 - 2014 Teleberri ETB 2 Erredaktorea
Gaur Egun ETB 1 Erredaktorea
2009 - 2011 Egun on Euskadi ETB 2 Erredaktorea
2010 - 2012 Hora GMT ETB 2 Erredaktorea
2013 Tumatxak ETB 1 Gidoilaria
2016 Refugiados, camino a ninguna parte ETB 2 Gidoilaria
2021 Munduko Plazan[20] ETB 1 Aurkezlea
2022 Dailobit ETB 1 Aurkezlea
2023 Ta bihar zer? ETB 1 Aurkezlea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Algoritmoa zer den eta nola eragiten digun ulertzeko bideoa.
Urteak Proiektua Bideoak
2023 Ikusgela - Erronka digitala
  1. Algoritmoa: zer da? Eta nola eragiten digu?
  2. Adimen artifiziala: zertarako da gai? Eta noraino hel daiteke?
  3. Humanitate digitalak: pantailak eta gizarte zientziak, biak bat.
  4. Metabertsoa: bestelako munduak bai, baina hobeak?
  5. Hizkuntza prozesamendu naturala: komunikazioaren iraultza?
  6. Big data: zer diote zenbakiek gutaz?
  7. Ekologia digitala: zenbat kutsatzen dugu online?
  8. Harreman afektibo digitalak: maitale artifizal bat nahi zenuke?

Sariak eta errekonozimenduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Urkizu, Urtzi. «Leire Palacios Egiguren: «Ikus-entzunezkoek zentzua dute talde lana direnean»» Berria (kontsulta data: 2021-09-09).
  2. «'Munduko Plazan' saioaren estreinaldia, gaur Istanbuletik» El Diario Vasco 2021-09-09 (kontsulta data: 2021-09-09).
  3. «"Munduko Plazan" saio berriaren estreinaldia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-09-08 (kontsulta data: 2021-09-09).
  4. (Gaztelaniaz) Villapun, Jon. (2013-11-29). «Leire Palacios basauriarrak irabazi du Biblogari 2013 lehiaketako blog pertsonal onenaren saria» Bidebieta (kontsulta data: 2020-11-20).
  5. Irureta, Maialen Unanue. «Txioak, diseinu iturri» Berria (kontsulta data: 2020-11-20).
  6. all_powerful_Oz. «Anari: "Oso zaila da niretzat hitzekin gustura geratzea"» Gaztezulo (kontsulta data: 2020-11-20).
  7. all_powerful_Oz. «Martxel Mariskal: "Sormen prozesuak askatzaileak eta terapeutikoak dira"» Gaztezulo (kontsulta data: 2020-11-20).
  8. all_powerful_Oz. «Belako: "Siesta egiten dugun bakoitzean kontzertutzarra egiten dugu"» Gaztezulo (kontsulta data: 2020-11-20).
  9. all_powerful_Oz. «Amarna Miller: "Pornoan eboluzionatu dut nire sexualiteak eboluzionatu duelako"» Gaztezulo (kontsulta data: 2020-11-20).
  10. Leunda, Gorka Erostarbe. ««Korridoreetan jende asko ibiltzen da paseatzen, gehiegi»» Berria (kontsulta data: 2020-11-20).
  11. Palacios, Leire. «Leire Palacios» Berria (kontsulta data: 2020-11-20).
  12. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01etpd158aa64558419b9ec5ed77644af02263cda. (2017-01-12). «Azkuna Zentroak, Meatzaleak: Bilbo, euskera, kultura, historia aurkezten du, euskal kultur sortzaileekin Bilboz, Euskal Herriaz eta munduaz sakontzeko elkargunea» www.kulturklik.euskadi.eus (kontsulta data: 2020-11-20).
  13. NAIZ. (2017-01-12). «Meatzaleak: Bilbo, euskara, kultura eta historia hizpide Azkuna Zentroan» bilbotarra.naiz.eus (kontsulta data: 2020-11-20).
  14. (Gaztelaniaz) «El documental 'Refugiados, camino a ninguna parte' hoy en ETB2» Euskal Irrati Telebista (kontsulta data: 2020-11-20).
  15. Lartzanguren, Edu. «Bizimodu digitalari buruzko 'Sarean' irratsaioa egingo du Puntueusek» Berria (kontsulta data: 2020-11-20).
  16. a b Urkizu, Urtzi. ««Barruan sentitu dut unea zela saioa amaitzeko»» Berria (kontsulta data: 2022-07-26).
  17. «Irratsaioak» Sarean .eus (kontsulta data: 2020-11-20).
  18. Urkizu, Urtzi. ««Iruditzen zait gutxiegi baliatzen ari garela transmedia kontzeptua»» Berria (kontsulta data: 2020-11-20).
  19. «Sarean | EiTB Euskadi Irratia» www.eitb.eus (kontsulta data: 2020-11-20).
  20. «Euskal herritarrak atzerrian nola bizi diren erakusten duen saioa | Munduko Plazan EITB Media» www.eitb.eus (kontsulta data: 2022-01-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]