Edukira joan

Leire Ugadi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leire Ugadi
Bizitza
JaiotzaUrduña, 1996 (28/29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
BizilekuaBilbo
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea

Leire Ugadi (Urduña, Bizkaia, 1996) idazlea da.[1]

Urduñan jaio zen arren Bilbon hartu zuen bizileku berria. Soziologia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Euskara ikasi zuen eta zutabegile jardun zuen Aiaraldea.eus komunitatean 2020 eta 2021 urteetan [2]

2025ean argitaratu zuen bere lehen liburuan, Simulakro izenburua duen poesia liburua hain zuzen, batik bat maitasuna jorratu zuen [3]Simulakro bat-eko olerkian:

«Maitasuna eragozten didan horrek mugitzen nau. Nire aldarriaren muina honako hau da: nik modu osasuntsu batean maitatu nahi dut»,

Idazlearen ustez, maitasuna eragozten duten elementuetako horietako bat lana da. Igandea poeman egin zion erreferentzia horri. Lanak maitasunaren galeran nola eragiten duen azaldu zuen Ugadik poema horretan.

«Ni ez nator inguru euskaldun batetik, nire euskaratzea gerora izan da. Nire inguruak ez zirudien Euskal Herria, erdara zegoen, euskal kulturak ez zuen presentzia handirik… Nire buruaren eraikuntza ez da egin euskalduntze horretan oinarrituta, baizik eta beste gutasun batetik. Horrelako mix bat da ‘Pertenentzia’ poema, ni sentitzen naiz gutasun batean ez hain lotua, ni gure artean naiz, izan hemen edo izan beste leku batean». Hala ere, euskaraz idaztea hautu politiko moduan hartu zuela zehaztu du.[4]

  • Simulakro. (Elkar, 2025).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «'Simulakro bat': ihesbide bat izan daitekeen poesia liburua» Berria 2025-04-04 (kontsulta data: 2025-04-15).
  2. «Leire Ugadi - Komunitatea - Aiaraldea.eus» aiaraldea.eus (kontsulta data: 2025-04-15).
  3. Agirre, Jon. (2025-03-27). ««Maitasuna defendatu» eta «oztopoak salatzeko» mailua eskuan idatzitako poesia» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-04-15).
  4. SL, TAI GABE DIGITALA. (2025-03-27). «‘Simulakro bat’ poesia liburua kaleratu du Leire Ugadik, maitasuna eta kritika soziala josiz» naiz: (kontsulta data: 2025-04-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]