Edukira joan

Leire Vargas Nieto

Wikipedia, Entziklopedia askea
(«Leire Vargas» orritik birbideratua)
Leire Vargas Nieto

Bizitza
JaiotzaDurango, 2002ko urtarrilaren 2a (24 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakbertsolaria, idazlea, olerkaria eta itzultzailea
KidetzaEuskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea

X.com: orrizuria Instagram: leirevargas_ Literaturaren Zubitegia: 1064 Tabakalera: 137604 Edit the value on Wikidata

Leire Vargas Nieto (Durango, Bizkaia, 2002ko urtarrilaren 2a) bizkaitar bertsolaria, idazlea eta itzultzailea da.[1]

2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi zuen poesia kategorian Dena ametsa den irudipena poesia bildumarekin.[2]

Durangoko Kurutziaga ikastolan egin zituen lehen ikasketak.[3] Ondoren Fray Juan de Zumarraga institutuan jarraitu zuen. Egun Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasten dihardu Euskal Herriko Unibertsitatean, Gasteizen. Durangaldeko Bertso Eskolan ere ari da. Txikitatik da literaturazalea, DBHn zegoen garaian hasi zen jada poesia idazten eta poesiarekin batera landu izan du prosa, eta baita bertsoa ere.[4]

Durangaldeko Anboto aldizkarian zutabegile dihardu.

  • Dena ametsa den irudipena (2021, Elkar)
  • Bihotz-museo bat (2024, Elkar)[5]
Erre ikuskizuneko partaideak
  • 2021ean Irun Hiriko Kutxa Literatura Saria jaso zuen Dena ametsa den irudipena poesia liburuagatik

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. ↑ EIZIE, Nor da nor: Leire Vargas Nieto (kontsulta data: 2021eko abenduaren 22a).
  2. ↑ Astiz, I. (2021eko irailaren 11a), «Alaine Agirre eta Leire Vargas saritu dituzte Irun Hiriko Kutxa Literatura Sarietan», Berria (kontsulta data: 2021eko abenduaren 22a).
  3. ↑ «Leire Vargas Kurutziagako ikasle ohia, Irun Hiria sarietan saritua: "Sinetsi ezinik geratu nintzen"», Kurutziaga Ikastola, 2021eko irailaren 14a (kontsulta data: 2021eko abenduaren 24a).
  4. ↑ Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale, «Leire Vargas - Biografías - BDB. Base de datos sobre bertsolarismo», bdb.bertsozale.eus (kontsulta data: 2021eko abenduaren 24a).
  5. ↑ BIHOTZ-MUSEO BAT | Elkar Argitaletxea (kontsulta data: 2024ko irailaren 30a).
  6. ↑ Sarasola, Ainhoa, «Etenaren aldaera ugariak», Berria (kontsulta data: 2023ko maiatzaren 10a).
  7. ↑ «"Antzezlanak badu gazitik, eta badu gozotik ere; umoretik ere egin daiteke kritika" - Durango», Anboto.org (kontsulta data: 2022ko otsailaren 9a).
  8. ↑ «'Berezkoa Ta Naturala', Bertsolari Txapelketa Nagusiaren inguruko bideo-podkasta», Argia (kontsulta data: 2023ko urtarrilaren 2a).
  9. ↑ Karrion, Iratxe Muxika (2025eko uztailaren 16a), «Poesia egiteko modu bat», Berria (kontsulta data: 2026ko abuztuaren 14a).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]