Leitha
Leitha | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 180 km |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 47°44′11″N 16°13′49″E / 47.73628°N 16.23014°E |
Estatu burujabe | ![]() |
Austriaren banaketa administratiboa | ![]() |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 2.138,1 km² |
Arro hidrografikoa | Danube basin (en) ![]() |
Ur-emaria | 10 m³/s |
Bokalea () | Moson-Danube (en) ![]() |
Leitha (alemanez ˈlaɪtaː ahoskatua; hungarieraz: Lajta, lehen Sár(-víz); eslovenieraz: Litva; txekieraz eta eslovakieraz: Litava) erdialdeko Europako ibaia da, Austriatik eta Hungariatik igarotzen den Danubioren 180 km inguruko ibaiadarra dena.[1] Austria eta Hungariaren arteko muga osatu zuen 1921era arte
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leitha Austriako ekialdean jaiotzen da, bi ibairen elkargunean: Schwarza eta Pitten. Katzelsdorf eta Leithaprodersdorf artean, Austria Beherea eta Burgenland estatuen arteko muga osatzen du, 1921 arteko Austria eta Hungaria arteko muga zaharra hain zuzen ere.
Nickelsdorfetik hurbil, ibaia gaur egungo Hungarian sartzen da, non Moson ibaiadarrarekin bat egiten duen, Mosonmagyaróvár ondoko Danubioren beso batekin. Bere ibilbideko beste hiri batzuk Wiener Neustadt eta Bruck an der Leitha dira.
Leita eta bere ibaiadarretatik garai batean ehungintzako enpresei energia emateko eta gaur egun estazio hidroelektrikoak elikatzeko erabiltzen ziren hainbat kanal abiatzen dira. Seibersdorf eta Hof am Leithaberge artean, Leitharen ur asko desbideratzen dira horretarako. Ondorioz, ibaia bere ur-maila altuenean bakarrik ibiltzen da. Ibaiaren ibilgua ia beti lehor egoten da Katzelsdorfetik behera.
Garrantzi historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Austria-Hungaria 1867an sortu zen, Ausgleicheko itunaren ondoren, eta Leitha ibaiaren ibilguak Austria eta Hungariako Erresuma mugatzeko balio izan zuen. Vienarrek Transleithania (alemanez: Transleithanien) deitu zioten Hungariari, eta Zisleithania (alemanez: Cisleithanien, euskaraz: «Leitharen alde honetan») Austriarentzat. Izen horiek Inperioaren ikuspegi austriar eta vienarrak islatzen zituzten, Viena alde honetan zegoelarik, Hungaria alde hartan zegoen bitartean.
Hala, Galitzia eta Bukovina Zisleithaniaren zati ziren, nahiz eta Hungariatik ekialdera egon. Leithako iparraldean, Morava ibaiak mugaren jarraipena osatu zuen, orduko Moravia austriarra Hungariatik (egungo Eslovakiatik) banandu zuenean.
Lajtabánság toponimoa, 1921eko urriaren 4tik azaroaren 5era bitarteko Hungariako Burgenland estatu ohia, ibai honen izenetik dator.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Alemanez) Flächenverzeichnis der Flussgebiete: Leitha-, Rabnitz- und Raabgebiet. in: Beiträge zur Hydrografie Österreichs Heft 63. 2014ko abendua, 39 or..