Leitzaldea

Koordenatuak: 43°04′25″N 1°55′21″W / 43.0735°N 1.9226°W / 43.0735; -1.9226
Wikipedia, Entziklopedia askea
Leitzaldea
 Euskal Herria
Araitz bailararen ikuspegia.
Administrazioa
Herrialdea Nafarroa
UdalerriakAraitz, Arano, Areso, Betelu, Goizueta, Larraun, Leitza eta Lekunberri
Herri handienaLeitza
Geografia
Koordenatuak43°04′25″N 1°55′21″W / 43.0735°N 1.9226°W / 43.0735; -1.9226
Azalera358,4 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Leitzaldea ([leits̻alðea]) Nafarroako ipar-mendebaldean dagoen eskualdea da, Iruñeko merindadean. Gaur egun, 7.500 biztanle inguru dauka, Leitza izanda herri nagusia eta eskualdeari izena ematen diona.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde mugakideak ditu iparraldean Oarsoaldea eta Bortziri, hegoaldean Sakana, ekialdean Malerreka eta Ultzamaldea eta mendebaldean Buruntzaldea eta Tolosaldea.

Ingurune naturalari dagokionez, Aralarko Malloak dira Leitzaldeko ikur nagusietakoa. Hidrografikoki, Araxes ibaiak zeharkatzen du zonaldea ipar-mendebalderantz, eta Tolosaldean bat egiten du Oria ibaiarekin.

Udalerriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso eskualde euskalduna izateaz gain, aberatsa da zinez euskalkiei dagokienez. Izan ere, Koldo Zuazo hizkuntzalariak hiru eremu desberdintzen ditu: Erdialdeko euskara edo gipuzkerarena, non Araitz, Betelu eta Areso kokatzen baititu, nafarrerarena Goizuetarekin eta tarteko hizkerena Larraun eta Lekunberrirekin.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Patxi Zabaleta idazle leitzarra 1986an sartu zen Euskaltzaindian kide moduan. Aipagarria da halaber Patziku Perurena idazle goizuetarra.

8 urte geroago, 1994an sortu zuten Berri Txarrak musika taldea Lekunberrin, Gorka Urbizuk eta orduko kideek. 2019an agur esan zuen taldeak, Euskal Herriak inoiz eman duen ezagunenetarikoa.

Bestela, Julio Soto gorritiarra bihurtu zen 2010ean Nafarroako bertsolari txapelduna, aurrerantzean beste 4 aldiz errepikatu zuena.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jende ezaguna eman eta ematen du eskualdeak, kirol arloan batik bat. Aipatzekoak dira, besteak beste, Iñaki Perurena eta Mieltxo Saralegi harrijasotzaileak. Perurenak historiako markarik hoberenetarikoak lortu zituen.

Pilotari bikainak eman ditu eskualdeak, halaber: Aimar Olaizola historiako inoizko onenen artean dago, tituluei dagokienez bakarrik Julian Retegik gainditzen duelarik. Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea ere txapeldunen artean daude.

Jose Maria Bakero futbolariak Real Sociedad eta FC Barcelonan jokatu zuen. Azken talde honekin Europako Kopa irabazi zuen 1992an.

Garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean ireki zuten Leitzarango autobia edo A-15a, Andoain eta Irurtzun lotzen dituena, Gipuzkoa eta Nafarroa. Azken finean, Donostia eta Iruñea.

Eraikitzeko proiektuak eztabaida eta negoziazio luzeak ekarri zituen, talde ekologistekin. ETAk berak indarkeria ekintzak egin zituen proiektuaren aurka aurreko urteetan.

Leitzaldetar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Leitzaldetar ezagunen zerrenda»

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa