Edukira joan

Lekarozko ikastetxeko geralekua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekarozko ikastetxea
Map
Kokapena
UdalerriaBaztan,  Nafarroa
Geltokiaren datuak
Irekiera1916ko maiatzaren 28a
Itxiera1956ko abenduaren 31a
Nasak1
Trenbideak1
JabeaNafarroako Gobernua

Lekarozko ikastetxea (lehen: Colegio Lacaroz) Euskal Herriko Nafarroa Garaiko tren geraleku zahar bat da, Baztan ibarreko Lekaroz herrian kokatuta dagoena.

Gaur egun, Bidasoako bide berdearen barruan dago.

Hasieran burdin mea garraiatzeko sortu bazen ere (1889an onartu zen jatorrizko proiektua, Endarlatsa eta Irun artean), 1916an hasi zen martxan Elizondo eta Irun lotzen zituen linea, bai bidaiariak, bai ondasunak garraiatzeko. Jatorrizko linea The Bidasoa Railway and mines enpresak kudeatzen zuen baina, zenbaitetan eskuz aldatu ondoren, Compañia de los Ferrocarriles del Bidasoa izan zen behin betiko proiektua kudeatu zuena. Proiektuak Iruñera luzatzeko baimena bazuen ere, luzatze hori ez zen egin, eta Plazaolako trena izan zen Nafarroako hiriburua Gipuzkoarekin konektatu zuena.[1][2]

1920an izan zituen bidaiari gehien trenak, 171 000 guztira. Hamalau urte geroago, ordea, erdira baino gutxiagora murriztu zen kopurua (78 000). Ondasunen garraioa ere gainbeheraren lekukoa izan zen: 1924. urtean 77 000 tona garraiatu ziren, eta bederatzi urte geroago 14 000 bakarrik. Erabilera gero eta txikiagoa izateak ekarri zuen krisian murgilduta, 1953ko uholdeek gogor jo zioten zerbitzuari, azpiegitura kaltetu baitzuten. Hiru urte geroago, 1956ko abenduaren 31n, behin betiko itxi zen trena.[3]

Lekarozko ikastetxeko geralekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Geralekua Irun — Elizondo burdinbidearen 50,6 kilometro-puntuan zegoen, 184 metroko altueran, Irurita–Lekaroz eta Elizondo geltokien artean. Tartea bide bakarrekoa zen eta ez zegoen elektrifikatuta.[4]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Berodia R. (2007) El Ferrocarril del Bidasoa 1916-1956 Edit. Luis de Uranzu Kultur Taldea
  2. Martinena J.J. (1998) Navarra y el Tren. Colección Panorama nº25 Ed. Nafarroako Gobernua
  3. Olaitzola J., Plaza A., Perez Amuchastegui P. (2004) El Ferrocarril del Bidasoa. Colecciones Rail. Ed. Trea.
  4. «Geralekuko fitxa Euroferroviarios webgunean» euroferroviarios.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Irurita–Lekaroz Lekarozko ikastetxea
Irun–Hiria Elizondo