Edukira joan

Alberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leku (unitate administratiboa)» orritik birbideratua)
Nafarroa Garaiko Erbiti alberria, Basaburua udalerrikoa.

Alberria (gaztelaniaz: lugar edo lugar anejo) Espainiako Erresumako administrazio antolakuntzan, biztanleria entitate mota bat da, udalerria baino lurralde-eremu txikiagokoa.[1] Arabako eta Nafarroako kontzejuek ez bezala,[2][3] ez dute nortasun juridikorik.

Adibidez, Esteribarko udalerriak 10 kontzeju eta 17 alberri ditu, Ezkirotz edo Agorreta gisa. Baztango 15 herriak, berriz, alberriak dira juridikoki.[4]

Espainiako nomenklatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako Erresumako nomenklaturan, biztanleria entitate singularrei esleitutako kategorietako bat da alberria, hots, entitateei emandako edo tradizioz onartutako kalifikazioa. 1930ean nomenklatura egiteko argitaratutako arauek honela definitzen dute alberria:

« Herrian titulu horrekin izendatzen den eta eraikinak kale eta plaza moduan banatuak dituen populazio entitatea. Oro har, alberri (jatorrizko testuan, gaztelaniaz: lugar) hitzak adierazten du aplikatzen den entitateak jurisdikzio-muga duela edo izan duela. »
1930eko martxoaren 8ko Agindua eta Instrukzioa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Alberri. Euskalterm, euskadi.eus (kontsulta data: 2023-12-9).
  2. 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Administrazio Lokalari buruzkoa. lexnavarra.navarra.es (kontsulta data: 2023-12-9).
  3. Kontzeju. Euskalterm, euskadi.eus (kontsulta data: 2023-12-9).
  4. Esarte Muniain, Pedro. Una aproximación jurídica e histórica a las Ordenanzas del valle de Baztán. Nabarralde, 2009ko abuztuak 14, nabarralde.eus (kontsulta data: 2023-12-9).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]