Lemmy Kilmister

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lemmy Kilmister
Motörhead - Rock am Ring 2015-0343.jpg
Bizitza
Izen osoa Ian Fraser Kilmister
Jaiotza Burslem Itzuli1945eko abenduaren  24a
Herrialdea  Erresuma Batua
Heriotza Los Angeles2015eko abenduaren  28a (70 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: prostatako minbizia
bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
Heziketa Staffordshire University Itzuli
Ysgol Syr Thomas Jones Itzuli
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria, musikaria, autobiografialaria, baxu-jotzailea, aktorea, disko-ekoizlea eta gitarra-jotzailea
Kidetza Motorhead
Hawkwind Itzuli
Opal Butterfly Itzuli
The Rockin' Vickers Itzuli
The Damned Itzuli
The Head Cat Itzuli
Sam Gopal Itzuli
Izengoitia(k) Lemmy
Genero artistikoa rocka
heavy metala
rock and rolla
speed metala Itzuli
hard rocka
traditional heavy metala Itzuli
punka
space rocka Itzuli
psychedelic rocka Itzuli
Ahots mota baritonoa
Musika instrumentua baxua
gitarra
Aho-soinua
ahotsa
Diskoetxea SPV Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa agnostizismoa
IMDb nm0501437
www.imotorhead.com/

Ian Fraser "Lemmy" Kilmister (Burslem, Staffordshire, Erresuma Batua, 1945ko abenduaren 24a - Los Angeles, Kalifornia, 2015eko abenduaren 28a) ingeles rock musikari, abeslari eta kantautore bat izan zen. Motörhead talde ospetsuko sortzailea, abeslaria eta burua izan zen. Bere musika eta bizimoduarengatik heavy metal generoko ikur bilakatu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ian Fraser Kilmister Burslemen, Staffordshireen (Erresuma Batua) jaio zen 1945ko abenduaren 24an. Aita Royal Air Forceko kapilau ohi bat zen eta, Lemmyk 3 hilabete besterik ez zituenean, gurasoak banandu egin ziren, ama eta amona Newcastle-under-Lymera joan zirelarik bizitzera, Stoke on Trent ondoan; geroxeago, Madeleyn (Staffordshire) ezarri zuten egoitza.

Lemmyk 9 urte zituenean, ama George Willisekin ezkondu zen. Honek aurreko ezkontza batetik zetozten beste bi seme-alaba zituen (Patricia eta Tony) eta mutila ez zen sekula ondo konpondu haiekin. Familia osoa Gales iparraldera, Benllechera (Anglesey) lekualdatu zen eta hantxe etorri zitzaion rock&rolla, emakumeak eta zaldienganako zaletasuna.

Amlwcheko Ysgol Syr Thomas Jones eskolan ikasi zuen eta handik datorkio Lemmy ezizena. Garbi ez dago nondik datorren hori, baina maiz jokorako diru eske ibiltzen zelako dela esan ohi da. Zera omen zen bere leloa:

« Lemmy a quid till friday, hau da, Utz iezaidazu libera bat ostiralera arte »

[1].

Eskola utzi eta Conwyra joan zen bizitzera familiarekin eta lan ezberdinetan aritu zen. Aldi berean, bertako bandetan gitarra jotzen hasia zen eta ekitazio eskolara ere joaten zen.

Lemmyk 17 urte bete zituenean, Cathy ezagutu zuen eta Stockporteraino jarraitu zion, bikoteak Sean semea izan zuelarik.

Musika eta Motörhead[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lemmy St. Albansen 1982an
Lemmy 2005ean
Lemmy 2007an
Lemmy 2008an
Lemmy 2013an
Lemmy 2015ean
« Érase un hombre a unas verrugas pegado, dispersas por un rostro perruno con perpetuo gesto de malas pulgas. Lemmy Kilmister es un tío feo incluso visto de lejos, pero le birlaba 'groupies' a los Beatles y ha tenido más amantes que Julio Iglesias. También fue camello de Jimi Hendrix antes de convertir su bajo eléctrico es uno de los instrumentos más ruidosos del mundo. Y más que cantar, gruñe. Colecciona cachivaches nazis y su afición por las tragaperras es patológica. Sin embargo, pocos rockeros son tan respetados y venerados como el líder de Mötorhead. Tanto que hasta el Zara ha acabado vendiendo camisetas de su grupo »

[2].

Beti heavy metalarekin lotu bazituzten ere, Lemmy Kilmisterrek eta Motorheadek gainditu egin zuten eszena hori, eta miretsiak ziren bestelako estiloetako zaleen artean ere. Lemmyk berak uko egiten zion etiketari:

« Ni metala baino lehen hasi nintzen. Rock-and-rolla jotzen dut eta uste dut rock-and-rolla sakratua dela. Niretzat hala da, eta ez dakit besteentzat zergatik ez duen hala izan behar »

[3].

Hain zuzen ere, punkak 1970eko hamarkadaren amaieran eztanda egin zuenean, Motörhead izan zen punkaren energia rock gogorrera eraman zuen taldeetako bat.

Buddy Holly, Little Richard edo The Beatles idolo izan zituen eta Jimi Hendrixentzat ere lan egin zuen, honek Erresuma Batuan bira egin zuenean[4]. 60ko hamarkadan, Lemmy hainbat banda txikitako kide izan zen (Sam Gopal, The Rockin' Vickers edo Opal Butterfly), 1971n, Hawkwind bandan sartu zen arte. Ahotsak jarri zituen taldearen abesti batzuetan eta baxua ere jo zuen eta, 1972an, 3. postua lortu zuten Silver Machine singleen britainiar zerrendatan.

1975ean, kideen arteko harremanak okertzen ari ziren eta, Lemmyk banda berri bat egin zuen Larry Wallis gitarra eta Lucas Fox bateriarekin batera. Hasiera batean Bastard deitu bazioten ere, gero Motörhead izan zen, Lemmyk Hawkwind bandarako osatu zuen azken abestiaren titulua, alegia. Geroxeago, bi kideek taldea utzi eta Eddie Clarke gitarrak eta Phil Taylor bateriak hartu zuten haien ordea.

Bandak lortu zuen arrakasta handiena 1980 eta 1981ean izan zen, Ace of Spades, Overkill edo zuzenekoa zen No Sleep 'til Hammersmith albumak Erresuma Batuetako zerrendatan sartu zirenean. Garai hauetan, Motörhead Ingalaterrako heavy metal ikono bilakatu zen eta nazioartean eragin handia izango zuena.

Aldaketa bat bestearen ondoren, baina azken formazioa Phil Campbell (gitarra) eta Mikkey Dee (bateria) 1995az geroztik ari zen gelditu gabe jotzen.

2002an, Lemmyk White Line Fever autobiografia argitaratu zuen. Hango hitzak dira hurrengoak:

« Inor ez da hobea bilakatzen hiltzen denean; horrela diote une horretan egiten diren hitzek, baina ez da egia! Aurreko kaiku bera izaten jarraitzen du... Hildako kaikua!... Nik ez dut bizitza esanguratsu bat izan, baina, tira!, dibertigarria izan da, behintzat! »

[5]

Era berean, autobiografia horretan zerrendatzen ditu bere 5 mandametuak: Marlboro, Jack Daniel´s, speed, stripperrak eta rock & rolla jotzea. Motörheaden Ace Of Spades abestiak dioen eran:

« Jokoa gustuko baduzu, ni naiz zure gizona. Batzuetan irabazi egiten da eta beste batzuetan, galdu; niri berdin zait. Nahi duzuna esango duzu, baina plazera jokatzea da. Ez nator diru-irrikarekin bat, behar dudan karta bakarra bateko ezpata da »

[6]

2005ean, Motörhead bandak lehen Grammya irabazi zuen, Slipknot, Killswitch Engage, Hatebreed edo Cradle of Filth taldeei aurrea hartuz. Best Metal Performance kategorian izan zen eta Metallicaren Whiplash abestiaren bertsioak lortu zuen.

2009an, Lemmy Kilmisterrek Slashen lehen bakarkako albuma izango zen Slash lanean parte hartu zuen, 2010ean editatuko zutelarik. Lemmyk Doctor Alibi abestu zuen.

2010ean, Lemmy izeneko dokumentala atera zen.

Azken urteak eta heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990az gero, Lemmy Los Angelesen jarri zen bizitzen, Kalifornian eta, azken partean, hain gustuko zuen Rainbow Bar and Grilletik gertu zegoen bi logelako apartementu batean[7].

Urteak aurrera, diabetesa eta hipertentsioa medio, alkohola eta drogak utzi beharrean izan zen. 2013an, berriz, desfibrilagailu automatiko bat ezarri zioten.

Azkenetako kontzertu bat Austinen eskaini zuen 2015eko irailaren 1ean eta, hiru bat abesti jo eta gero, ezin zuela jarraitu eta utzi beharrean izan zen[8][9].

2015eko abenduaren 28an, arratsaldeko 16:00etan, apenas 2 egun lehenago diagnostikatu zioten minbizi batek hil zuen Lemmy.

40 urtez eszenategian egon eta gero, bertan behera geratu da Motörheadek urtarriletik aurrera aurreikusita zuen bira: Manchester, Glasgow, Londres, Paris, Bartzelona, Madril edo Genoa[10].

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1965 The Rockin' Vickers - Zing! Went The Strings Of My Heart/ Stella (Singlea)
  • 1965 The Rockin' Vickers - It's Alright / Stay By Em (Singlea)
  • 1966 The Rockin' Vickers - Dandy/ I Don't Need Your Kind (Singlea)
  • 1969 Sam Gopal - Escalator
  • 1970 Opal Butterfly - Groupie Girl (Singlea)
  • 1972 Hawkwind - Silver Machine/ Seven By Seven (Singlea)
  • 1972 Diversos artistes - Revelation triple album (Alde bat Hawkwindek egina)
  • 1972 Diversos artistes - Greasy Trucker's Party (Alde bat Hawkwindek egina)
  • 1972 Hawkwind - Doremi Fasol Bategat
  • 1973 Hawkwind - Lord Of Light (Singlea)
  • 1973 Hawkwind - Urban Guerilla (Singlea)
  • 1973 Hawkwind - Space Ritual
  • 1974 Hawkwind - Hall Of The Mountain Grill
  • 1974 Hawkwind - Psychedelic Warlords (Singlea)
  • 1974 Robert Calvert Ejection/ Catch A Falling Starfighter (Singlea)
  • 1974 Robert Calvert - Captain Lockheed And The Starfighters
  • 1975 Hawkwind - Kings Of Speed (Singlea)
  • 1975 Hawkwind - Warrior On The Edge Of Time
  • 1977 Hawkwind - Masters Of The Universe (Errekopilatorioa)
  • 1977 Motörhead - Motörhead
  • 1979 Motörhead - Overkill
  • 1979 Motörhead - On Parole (1975ean grabatua)
  • 1979 The Damned - I Just Ca't Be Happy Today/ Ballroom Blitz (Lemmy baxua joz) / Turkey Song (Singlea)
  • 1979 The Damned - Machine Gun Etiquette
  • 1979 Motörhead - Bomber
  • 1980 Motörhead - Ace of Spades
  • 1980 The Young & Moody Band - Don't Do That (Singlea & maxi singlea)
  • 1981 Motörhead - No Sleep Til Hammersmith
  • 1981 Headgirl (Motörhead & Girlschool) - The St. Valentine's Day Massacre
  • 1982 Motörhead - Iron Fist
  • 1982 Lemmy & Wendy O. Williams - Stand By Your Man
  • 1983 Motörhead - Another Perfect Day
  • 1984 Motörhead - No Remorse
  • 1984 Hawkwind - Earth Ritual Preview (maxi singlea)
  • 1984 Robert Calvert - Freq
  • 1984 Diversos artistes - Hear'n'Aid
  • 1985 Hawkwind - Space Ritual Vol. 2 (Zuzeneko errekopilatoria)
  • 1985 Hawkwind - In the Beginning (Zuzenekoa)
  • 1986 Motörhead - Orgasmatron
  • 1986 Hawkwind - Approved History Of Hawkwind 1967-1982
  • 1987 Motörhead - Rock'N'Roll
  • 1988 Motörhead - No Sleep At All
  • 1988 Albert Jarvinen Band - Countdown
  • 1989 Nina Hagen - Nina Hagen
  • 1990 Lemmy & The Upsetters - Blue Suede Shoes
  • 1990 Diversos artistes - The Last Temptation Of Elvis: Blue Suede Shoes
  • 1990 Hardware - Jatorrizko soinu banda
  • 1991 Motörhead - 1916
  • 1992 Motörhead - March ör Die
  • 1993 Motörhead - Bastards
  • 1993 The Damned - Tales From The Damned
  • 1994 Fast Eddie Clarke - It Ain't Over Till It's Over
  • 1994 Shonen Knife - Tomato Head (Iragarki singlea)
  • 1994 Shonen Knife - Rock Animals
  • 1995 Motörhead - Sacrifice
  • 1996 Motörhead - Overnight Sensation
  • 1996 Skew Siskin - Electric Chair Music
  • 1996 Ugly Kid Joe - Motel California
  • 1996 Diversos artistes - Straight Edge as Fuck, Vol. 1-2
  • 1996 Myth Dreams of World - Stories of the Greek & Roman Gods & Goddesses
  • 1996 Skew Siskin - Voices From The War
  • 1997 Diversos artistes - Dragon Attack: A Tribute To Queen
  • 1997 The Ramones - We're Outta Here!
  • 1998 Motörhead - Snake Bite Love
  • 1998 Diversos artistes - Thunderbolt: A Tribute To AC/DC
  • 1999 Motörhead - Everything Louder Than Everyone Else
  • 1999 Jetboy - Lost & Found
  • 1999 Skew Siskin - What The Hell
  • 1999 Hawkwind - Epoch Eclipse: 30 Year Anthology (Errekopilatorio kaxa)
  • 1999 A.N.I.M.A.L. - Usa Toda Tu Fuerza
  • 2000 Lemmy - Slim Jim & Danny B - Lemmy - Slim Jim & Danny B
  • 2000 Motörhead - We Are Motörhead
  • 2000 Motörhead - The Best of Motörhead
  • 2000 Motörhead - The Chase Is Better Than The Catch (Errekopilatoria)
  • 2000 Motörhead - Over The Top - The Rarities (Errekopilatoria)
  • 2000 Swing Cats - A Special Tribute To Elvis
  • 2000 The Rockin' Vicars - The Complete - It's Alright
  • 2000 Diversos artistes - Bat Head Soup - Tribute to Ozzy Osbourne
  • 2000 Doro - Calling The Wild
  • 2001 Motörhead - All The Aces (Errekopilatoria)
  • 2001 The Pirates - Rock Bottom
  • 2001 Diversos artistes - Metallic Assault - A Tribute To Metallica
  • 2002 Motörhead - Hammered
  • 2002 Diversos artistes - Guitar Greats
  • 2002 Royal Philharmonic Orchestra, Mike Batt and guests - Philharmania
  • 2002 Diversos artistes - Metal Brigade
  • 2002 Diversos artistes - Rise Above: 24 Black Flag Songs to Benefit the West Memphis Three
  • 2003 Motörhead - Stone Deaf Forever (Caja de 5 CD)
  • 2003 Motörhead - Live At Brixton Academy - The Complete Concert
  • 2003 Diversos artistes - Ash Wednesday (Jatorrizko soinu banda)
  • 2003 Ace Sounds - Still Hungry
  • 2003 Skew Siskin - Album Of The Year
  • 2004 Motörhead - Inferno
  • 2004 Probot - Probot
  • 2004 Hainbat musikari - SpongeBob SquarePants Movie Soundtrack filmeko jatorrizko soinu banda (Motörhead taldearen "You'd Better Swim" abestia barne)
  • 2004/5 Diversos artistes - Numbers From The Beast: An All Star Salute To Iron Maiden - Trooper
  • 2005 Hawkwind - Take me to your Leader
  • 2006 Lemmy - Damage Case (Errekopilatorioa)
  • 2006 The Head Cat - Fool's Paradise
  • 2006 Motörhead - Kiss of Death
  • 2008 Motörhead - Motorizer

Bideografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VHS[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1982 Live In Toronto - Castle Hendering
  • 1984 Another Perfect Day EP
  • 1985 Birthday Party
  • 1986 Deaf Not Blind
  • 1988 EP
  • 1988 The Decline of Western Civilization II: The Metal Years
  • 1990 Hardware
  • 1991 Everything louder Than Everything Else
  • 1994 John Wayne Bobbitt Uncut

DVD[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lemmy Kilmister Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Lemmy Kilmister