Lençóis Maranhenses Parke Nazionala
| Lençóis Maranhenses Parke Nazionala | |
|---|---|
| gizateriaren ondarea | |
| II. maila: parke nazionala | |
| Datu orokorrak | |
| Mota | parke nazionala, gizateriaren ondarea eta natura-ondarea |
| Azalera | 1.566 km² |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 2°29′S 43°08′W / 2.48°S 43.13°W |
| Estatu burujabe | |
| Brasilgo unitate federatibo | |
| Brasilgo udalerria | Barreirinhas |
Lençóis Maranhenses Parke Nazionala (Parque Nacional dos Lençóis Maranhenses) Brasilgo ipar-ekialdeko Maranhão estatuan dagoen naturgune babestua da. 1981ean eratu zen Parke Nazionala, 156.584 hektareatako azalera duena, eta gaur egun ekoturismorako eremu ezaguna da.
70 kilometro luze den mangladizko kostaldea hartzen du, barnean hareazko duna ibiltariak dituena. Euri sasoian dunen arteko sakonunetan ura pilatzen da, azpiko arroka iragazkaitzak drenatzen uzten ez duena, eta ikuspegi bitxia sortzen da[1].
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aipaturiko dunek basamortu itxura ematen dioten arren urtean 1.200 mm ur jasotzen ditu, %70a urtarrila eta maiatza artean[2]. Harea Parnaiba eta Preguiças ibaiek ekartzen dute kontinentearen barnealdetik eta haizeak duna handiak eratzen ditu, 40 metrotako altuera har dezaketenak[3]. Euri sasoian ur gezazko aintzirak sortzen dira dunen arteko sakonunetan, 100 metroko luzera eta 3 metroko sakonera har dezaketenak. Aintzirako urak 27'5-32 °C arteko tenperatura izaten du eta 4.9 eta 6.2 arteko pHa. Nutrienterik ez du apenas.
Sasoi lehorrean ura lurrundu egiten da eta aintzirek metrobeteko sakonera galtzen dute hilero, bataz beste[4].
Ekologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sortutako aintzirak haien artean konektaturik egon daitezke, bai eta inguruan dauden ibaiekin ere. Horrela arrainak eta intsektuak sartuko dira, Hoplias malabaricus arraina adibidez[4].
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hareazko dunen artean aintzira.
- Palmerak aintziran.
- Haizeak mugiarazten ditu dunak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Vieira, Bianca Carvalho; Salgado, André Augusto Rodrigues; Santos, Leonardo José Cordeiro (2015eko martxoaren 5a), Landscapes and Landforms of Brazil (Ingelesez), Springer, ISBN 978-94-017-8023-0 (kontsulta data: 2024ko uztailaren 12a).
- ↑ Miranda, Jivanildo; Costa, João Carlos Lopes; Rocha, Carlos Frederico Duarte da (2012ko azaroaren 29a), «Reptiles from Lençóis Maranhenses National Park, Maranhão, northeastern Brazil», ZooKeys (Ingelesez), 246: 51–68, doi:10.3897/zookeys.246.2593, ISSN 1313-2970 (kontsulta data: 2024ko uztailaren 12a).
{{Erreferentzia}}: Erreferentzien mantentzea: markatu gabeko DOI librea (lotura) - ↑ «A Sea of Dunes», web.archive.org, 2018ko abuztuaren 5a (kontsulta data: 2024ko uztailaren 12a).
- 1 2 Magazine, Smithsonian; Geiling, Natasha, «How Do Thousands of Clear Blue Lagoons End Up In These Brazilian Sand Dunes?», Smithsonian Magazine (Ingelesez) (kontsulta data: 2024ko uztailaren 12a).
