Lena Söderberg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lena Söderberg
Bizitza
Jaiotza Suedia1951ko martxoaren 31 (69 urte)
Herrialdea  Suedia
Jarduerak
Jarduerak modeloa eta playmatea
Pisua 50 kilogramo
Altuera 168 zentimetro
Lan nabarmenak Lenna (en) Itzuli

Lena Söderberg (Suedia, 1951ko martxoaren 31) suediar modeloa da. Playboy aldizkariaren 1972ko azaroko zenbakian playmate gisa posatu zuen Lenna Sjööblom izenez. Argitalpen horretako erdiko orriko argazkia Dwight Hookerrek egin zion.

Interneten Lenna izenez ezaguna den irudia, zeinean kapeladun emakume baten sorbalda eta burua ageri den, erdiko orri horretatik eskaneatua eta moldatua da. Irudi hori oso erabilia da irudien prozesaketa digitaleko algoritmoak testatzeko. Horregatik, Society for Imaging Science and Technologyk urtero antolatzen duen konferentziaren 50. ediziora gonbidatu zuen Lena 1997an. Konferentzian bere buruari buruzko hitzaldi bat eman zuen. Irudi eskaneatu horren nonahikotasuna dela eta, Lenari Interneteko lehen emakumea deritzo.


Biografia
Suedia
Artikulu hau Suediako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.