Edukira joan

Lenakapabir

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lenakapabirra konposatu organikoa da, C39H32ClF10N7O5S2 formula duena, konposatu organofluoratuen familiakoa. IUPACek azetamidaren deribatu gisa formulatzen du. Solidoa da[1].

Lenakapabir
Formula kimikoaC39H33ClF10N7O5S2
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
CC(C)(C#CC1=NC(=C(C=C1)C2=C3C(=C(C=C2)Cl)C(=NN3CC(F)(F)F)NS(=O)(=O)C)[C@H](CC4=CC(=CC(=C4)F)F)NC(=O)CN5C6=C([C@H]7C[C@H]7C6(F)F)C(=N5)C(F)(F)F)S(=O)(=O)C
MolView3D eredua
Motakonposatu kimiko
Masa molekularra967,143519004 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyBRYXUCLEHAUSDY-WEWMWRJBSA-N
ChemSpider81367881
PubChem133082658
Gmelin234519
KEGGD12161

Lenakapabirra botika antirretrobirial gisa baliatzen da HIESa tratatzeko. Sulenca markarekin saltzen da, sodio-gatz gisa[2].

Lenakapabirra, beste antirretrobiral batzuekin batera, GIB/HIESa tratatzeko egokia da, ohiko terapiek eraginik ez duten helduen kasuan. Halaber, oso eraginkorra izan da emakume heterosexualetan GIBarekiko esposizioaren aurreko profilaxi gisa[2].

Ahoz, pastillen bidez edo injektatuz usatzen da. Injekzioak 6 hilabeteko babesa ematen du. Albo-ondorioen artean injekzio-gunean erreakzioak edo goragaleak aipa daitezke[2][3].

Sendagaien Europako Agentziakn 2022an baimendu zuen lenakapabirraren erabilera terpeutikoa[2].

Lenakapabir bidezko tratamenduak milaka eurotako kostuak du urteko. Horrek kritika latzak sortu ditu osasun-komunitatean eta tratamenduaren prezioa jaistea aldarrikatzen dute[4][5].

2024an Science aldizkariak lenakapabirra '2024. urteko aurrerapena' izendatu zuen, aipatuz % 100ko eraginkortasun miresgarria[6].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) PubChem. «Lenacapavir» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2024-12-27).
  2. a b c d (Ingelesez) «Sunlenca | European Medicines Agency (EMA)» www.ema.europa.eu 2022-08-25 (kontsulta data: 2024-12-27).
  3. (Gaztelaniaz) Padilla, Javier. (2024-12-25). «VIH: ¿Y si el momento fuera ahora?» ElDiario.es (kontsulta data: 2024-12-27).
  4. (Gaztelaniaz) Ferrer, Sergio. (2024-07-25). «El fármaco más efectivo contra el VIH no llegará a las poblaciones más vulnerables salvo que baje de precio» ElDiario.es (kontsulta data: 2024-12-27).
  5. (Gaztelaniaz) Padilla, Javier. (2024-12-25). «VIH: ¿Y si el momento fuera ahora?» ElDiario.es (kontsulta data: 2024-12-27).
  6. (Ingelesez) «Science’s 2024 Breakthrough of the Year: Opening the door to a new era of HIV prevention» www.science.org (kontsulta data: 2024-12-27).