Edukira joan

Lenitio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lenitioa edo ahultzea fonetika eta fonologia aldaketa bat da, non kontsonante bat ahulagoa edo "leunagoa" bihurtzen den. Prozesu honetan, hotsa artikulatzeko ahalegin gutxiago egiten da, adibidez, kontsonante bat bokal artean dagoenean, eta frikarioa edo ahostuna bihurtzen da. Euskaraz, adibidez, -t- > -d- bezalako aldaketak gertatzen dira hitz baten barnean

Maria Lourdes Oñederrak honela azaltzen du:[1]

« Hots-bilkura baten ordez beste hots-bilkura ahulago bat egiteari esaten zaio ahultze edo lenitio. Bilkura ordezkatzailea ordezkatua baino ahulagotzat har daiteke, bilkura osatzen duten TASUNEN konbinaketa errazagoa bada ekoizpen ahaleginaren aldetik eta ahulagoa OHARMENAREN aldetik. Horrela, esate baterako, INGURUNE jarraitu eta ireki batean /b/ HERSKARIAREN ordez [ß] jarraitua ahoskatzean, bakeraren ahultzea gertatzen da: cf. [b]ai vs. hori [ß]ai. Errazago gertatzen da etenik gabeko [ß] ahoskatzea bokal artean, organo ARTIKULATZAILEEN ahalegin txikiagoa eskatzen duelako, [b] ebakitzeko beharko litzatekeen erabateko eta berehalako hersketak baino. Bestalde, entzungarritasunaren aldetik, [ß] hots leunagoa da [b] baino (nahikoa, halere, gaztelaniaz eta euskaraz hiztun arruntak /b/ ahoskatu edo entzun duela uste izateko). »
M. L. Oñederra

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Oñederra Olaizola, Miren Lourdes. (2004). Fonetik fonologia hitzez hitz. Zarautz: Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua, 34 or. ISBN 8483736594..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]