Edukira joan

Lenny Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lenny Martinez

(2023)
Bizitza
JaiotzaCannes, 2003ko uztailaren 11 (23 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
AitaMiguel Martinez
Familia
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Club Cycliste Varennes-Vauzelles (en) Itzuli 2017-2021
Groupama-FDJ United CT 2022-2022
Groupama-FDJ 2023-2024
Bahrain Victorious 2025-
 
Altuera167 zentimetro

Instagram: lennymrtz Edit the value on Wikidata

Lenny Martinez (Cannes, 2003ko uztailaren 11) txirrindulari frantziarra da, profesionala Team Bahrain Victorious taldean.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindularitzan tradizioa duen familia batean hazia, aita Miguel Martinez, osaba Yannick Martinez eta aitona Mariano Martinez profesionalak izan ziren,[1] 2022an Groupama–FDJeko taldearekin fitxatu zen, hurrengo urtean talde kontinentalean aritzeko.[2] Denboraldi horretan, hainbat lasterketatan parte hartu zuen talde nagusiarekin eta deigarriak izan ziren Alpeetako Tourrean edo Mercan'Tour Classic Alpes-Maritimesean bezalako proba menditsuetan izandako errendimendua.[3] Geroago, Aostako Haranako Giroa irabazi zuen eta hirugarren sailkatu zen Giro Next Genen, emaitza on hauexen ondorioz, 2023rako UCI WorldTourreko taldean arituko zela iragarri zen.[4]

Maila goreneko lehenbiziko denboraldian, 19 urterekin CIC Mont Ventoux proban gailendu zen, Michael Woodsen aurretik.[5] Urte horretan Espainiako Vueltan parte hartu zuen eta 6. etapan sailkapen nagusiko lider jarri zen[6], proba honen historiako liderrik gazteena bihurtu zelarik.

Hurrengo denboraldian bikain hasi zen, Var Klasikoa eta Laigueglia Saria irabaziz eta O Gran Camiñon bigarren sailkatuz.[7] Suitzako Itzulian parte hartu zuen, baina espero baino gutxiago eman ahal izan zuen, elikagai intoxikazio baten ondorioz.[8][9] Aste batzuk geroago, Frantziako Tourrean aritu zen estrainekoz.[10] Denboraldi honen amaieran, Team Bahrain Victorious taldearekin fitxatu zen 2025erako.[11]

Talde berrian, bere lehenbiziko UCI WorldTourreko garaipenak eskuratu zituen, 2025eko Paris-Nizako, Romandiako Tourreko eta Dofinerriko Kriteriumeko etapa bana irabazi zituelarik.[12][13]

2021

2022

Profesionaletan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen orokorra lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia20222023202420252026
Italiako Giroa — — — — —
Frantziako Tourra — — 124. 79. 5.
Espainiako Vuelta — 24. — —

Beste Itzuliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia20222023202420252026
Paris-Niza — — — 24. 5.
Kataluniako Volta — 12. 7. 5. 2.
Romandiako Tourra — 28. 8. 2. 3.
Dofinerriko Kriteriuma — 18. — 28. —
Suitzako Itzulia — — 32. — 29.
Poloniako Itzulia — 12. — —

-: Ez zuen parte hartu
UT: Utzi, ez zuen amaitu

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]