Ardagai mehe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lenzites betulina» orritik birbideratua)
Ardagai mehea
Lenzites betulina.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaPolyporales
FamiliaPolyporaceae
GeneroaLenzites
Espeziea Lenzites betulina
Fr., 1838

Ardagai mehea (Lenzites betulina edo Lenzites betulinus) Polyporaceae familiako onddo espezie bat da.[1]

Larrukara da, ezin da jan .

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: 12 cm-ra arteko diametrokoa eta 1,5 cm-ko lodierakoa; dimidiatua edo irregularra, goiko aldean tomentu apur batekin, normalean gune zentrokideekin; kolore aldakorrak: zurixka, krema kolorekoa, grisaxka, marroi-gorrixka.

Orriak: Hainbat modutan anastomosatuak, kolorea: Zurixkatik krema-okre antzekora

Haragia: Zurruna, zurixka, orriak baino argiagoa.[2]

Etimologia: Betulina epitetoa urkietan hazten delako da.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lenzites warnieri delakoarekin, urria, lodiagoa, 1,5 cm-tik 4 cm-ra, noduludun gainazala du eta orriak laster hori-azafrai kolorea hartzen dute.[4]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrunta da urte osoan, gehienetan hostozabaletan. Batez ere urkietan.[5]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Europa, Asiako iparraldea

Erreferentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Zuzendaria Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza
    Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, 2012ko Abendua, A.D.E.V.E, Argazkiak:Fernando Pedro Pérez, Maite Legarra, Xabier Leizaola, Jon Urkijo, Nerea Aurtenetxe.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 647 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 470 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 473 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 318 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]