Edukira joan

Leocadia Alba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leocadia Alba

Bizitza
JaiotzaValentzia1866ko urtarrilaren 22a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1952ko abenduaren 10a (86 urte)
Hobiratze lekuaLa Almudenaren hilerria
Familia
AitaPascual Alba
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm0016177 Edit the value on Wikidata

Leocadia Alba Abad (Valentzia, 1866ko urtarrilaren 22aMadril, 1952ko abenduaren 10a) zarzuelako sopranoa eta aktorea izan zen.[1][2]

Antzerki-dinastia batean jaioa, Pascual Alba aktorearen alaba eta Irene Alba aktorearen arreba zen. Irene eta Julia Caba Albaren izeba eta Irene, Julia eta Emilio Gutierrez Cabaren izeba-amona.[3][4][5][6]

Tovarrek karikaturizatua (1917)

Artean neskatoa zela eszenan sartu ostean, Madrilgo Martin Antzokian zarzuelako tiple gisa hasi zen, eta bere debuta Francisco Asenjo Barbierimusikariaren Buenas noches, señor don Simón lanarekin izan zen.

Amerikan zehar bira egin ostean, Novedades Antzokian sagaratu zuten, eta gero, 1880ko hamarkadan, Apolo Antzokian. Antzeztu zituen genero txikiko lanen artean, La iluminada (1888), El año pasado por agua (1889), Las tentaciones de San Antonio (1890), La leyenda del monje (1890) edo La verbena de la Paloma (1894) nabarmendu behar dira, zeinetan Señá Ritapertsonaia interpretatu zuen.

Zarzuela tiple sasoia gaindituta, bete-betean jardun zuen antzezpenean, La Fuerza Bruta (1908), La escuela de las princesas (1909), La losa de los sueños (1911), La ciudad alegre y confiada (1916), La Inmaculada de los Dolores (1918) eta La honra de los hombres (1919), denak Jacinto Benaventerenak; Doña Clarines (1909), Puebla de las mujeres (1912) eta Febrerillo, el loco (1919), hirurak Álvarez Quintero anaienak; No somos nadie (1909) eta Las figuras del Quijote (1910) ,biak Carlos Fernández Shawenak; El jilguerillo de los parrales (1910) Pedro Muñoz Secarena; Canción de cuna (1911) Gregorio Martínez Sierrarena, Fantasmas (1915) Manuel Linares Rivasena, El tacaño Salomón (1916) Benito Pérez Galdósena edo La señorita de Trevélez (1916) eta Para ti es el mundo (1929), biak Carlos Arnichesenak.

1933an erretiratu zen, Madrilgo Lara antzokian Lo que hablan las mujeres antzeztu ostean.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Leocadia Alba Abad | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  2. (Gaztelaniaz) «Alba, Leocadia (1866-1952)» datos.bne.es (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  3. Un siglo de teatro en una sola familia de actores. 26 de marzo de 1960.
  4. Cuatro generaciones de actores: los Caba Alba. 22 de junio de 1974.
  5. (Gaztelaniaz) Madridiario. «Escenas de antaño: Los Alba, 140 años en el teatro» Madridiario (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).
  6. (Gaztelaniaz) «Emilio Gutiérrez Caba: «En el teatro siempre hubo mujeres que eran más importantes y ganaban más que los hombres»» Diario ABC 2019-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-08-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leocadia Alba Aldatu lotura Wikidatan