Leon I.a (aita santua)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leon I.a Aita Santua» orritik birbideratua)
Leon I.a (aita santua)


45. Aita santu

440ko irailaren 29a (egutegi gregorianoa) - 461eko azaroaren 10a (egutegi gregorianoa)
Sixto III.a - Hilario
Bizitza
JaiotzaToscanac.390
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaErroma461eko azaroaren 10a (70/71 urte)
Hobiratze lekuaOld St. Peter's Basilica (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta apaiz katolikoa
Lantokia(k)Erroma
Santutegia
Azaroaren 10
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Leon I.a (Toskana, c.390 - Erroma, 461eko azaroaren 10a) Aita Santua eta Elizaren doktore izan zen, 440tik 461ra. Handia ezizenez ezagutu ziren hiru aita santuetatik lehena izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Quintianus izeneko gizon baten semea zen. Datu historiko zaharrenek, Zelestino I.a aita santua zelarik, Erroman diakono gisa kokatzen dute. Diplomatiko nabarmena bihurtu zen Sixto III.a aita santua zelarik, eta Albino eta Flavio Aezioren arteko gatazka konpontzera joan zen, Valentiniano III.a Mendebaldeko enperadorearen aginduz. Lan honetan zegoen, Sixto III.a aita santuaren heriotza gertatu zenean. 440ko uztailaren 19an, aita santu izendatu zuten. Ofizialki, aita santu gisa, urte bereko irailaren 29an hasi zen.

Arrakasta handiz borrokatu zituen eliza katolikoaren aurka zihoazen sinesmenak, pelagianismoa, priszilianismoa eta manikeismoa, horien artean. Baina, bere aitasantutza-aldiko gertaerarik ezagunena, Mantuan, Atilarekin izan zuen topaketa izan zen. Berau 452an gertatu zen, Atila zuzen-zuzenean Erroma suntsitzera zihoanean. Inork ez daki Leon I.ak Atilari esan ziona zer izan zen, baina agintari hunoak atzera egin zuen eta Erroma txikiziotik salbatu zen.

Hiru urte geroago, ordea, ez zuen Genseriko bandaloarekin zorte bera izan, eta bandaloek Erroma arpilatu zuten. Aita santuak hauekin lortu zuen gauza bakarra, herriko biztanleen bizitza errespetatzea eta herriari berari su ez ematea izan zen. 461ko azaroaren 10ean hil zen. 1574an, eliza katolikoak santu izendatu zuen. Eta bere heriotza egunean bertan ospatzen da bere eguna.


Aurrekoa
Sixto III.a
Aita Santua
440ko irailak 29-461eko azaroak 10
Ondorengoa
Hilario

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon I.a (aita santua) Aldatu lotura Wikidatan