Leon Leon

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leon Leon
Bizitza
JaiotzaHazparne, 1896
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaUztaritze1962ko otsailaren 12a (65/66 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakantzerkigilea, itzultzailea, apaiz katolikoa eta idazlea
Izengoitia(k)Berrizarte
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 296

Leon Leon (Hazparne, Lapurdi, 1896Uztaritze, Lapurdi, 1962ko otsailaren 12a) euskal idazle, antzerkigile eta itzultzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belokeko eta Baionako apaizgaitegietan egin zituen apaiz ikasketak. Lehen Mundu Gerran soldadu izan zen.

1932an Arrangoitzeko erretore izendatu zuten, eta Bigarren Mundu Gerraren ondoren Uztaritzekoa.

Euskal-Esnalea eta Gure Herria aldizkarietan eman zituen argitara hasierako lanak.

Oso euskara dotorea zerabilen, lapurtar behe-nafar herrikoi bizi-bizia baliatuz.

Itzulpenak: Jesu-Kristoren Imitazionea (1929), Jesu-Kristo Gure Jaunaren Ebangelio Saindua, (1949), Alegiak (La Fontainerenak, 1960).

Antzerki obrak: Gure txokoan (1926), Haurrak azken hitza bere! (1939), Matturinaren gaphoinak (1933), Ttomas ezkongei (1938) eta Herriko besta biharamunean (1937).

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzerkia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]