Leon Trotski

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leon Trotski
Trotsky Portrait.jpg
1918ko Errusiako batzar konstituziogileko diputatua


Sobietar Batasuneko Kanpo Arazoetako ministro

1917ko azaroak 8 - 1918ko apirilak 9
Mikhail Tereshchenko - Georgi Vasilievitx Txitxerin
Sobietar Batasuneko Defentsa ministro

1918ko martxoak 13 - 1925eko urtarrilak 15
Nikolai Podvoisky - Mikhail Frunze
Bizitza
Jaiotza Bereslavka1879ko urriaren 26a
Herrialdea  Errusiar Inperioa
 Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
Heriotza Coyoacán1940ko abuztuaren 21a (60 urte)
Hobiratze lekua Coyoacán
Heriotza modua gizahilketa (Pioleta)
Hiltzailea Ramon Mercader
Iosif Stalin
Pavel Sudoplatov
Nahum Eitingon
Familia
Ezkontidea(k) Natalia Sedova
Aleksandra Sokolovskaya
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak errusiera
Ukrainera
alemana
Lanbidea
Lanbidea politikaria, diplomazialaria, autobiografialaria, filosofoa eta iraultzailea
Lantokia(k) San Petersburgo eta Mosku
Jasotako sariak
Kidetza Politburo of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union
Sinesmenak
Erlijioa ateismoa
Alderdi politikoa Russian Social Democratic Labour Party
Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
IMDb nm0873654
Leon Trotsky Signature.svg

Lev Davidovitx Bronstein (errusieraz: Лев Дави́дович Тро́цкий; Lev Trotski, Троцкий), Leon Trotski[1] izenaz ezagunagoa, iraultzaile komunista errusiar-ukrainarra izan zen, jatorri judutarrekoa. 1879ko urriaren 26an jaioa (azaroaren 7an, egutegi gregoriotararen arabera), 1940ko abuztuaren 21ean hila, Coyoacan-en (Mexikon).

Hasierako urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekazaritzan ziharduen eta jabetzak zituen familia bateko bosgarren semea zen. Familia judua zen, erlijioa praktikatzen ez zuten arren. Etxeko hizkuntzak errusiera eta ukrainera ziren.

Odesako unibertsitatean Zuzenbidea ikasi zuen. 1897. urtean hasi zen bere jarduera politikoa, Nikolayev-era ikastera joan eta Errusia Hegoaldeko Langile Liga antolatu zuenean. Tsarraren erregimenak hainbat aldiz atxilotu zuen eta Siberiara bidali. 1902an Siberiatik ihes egin eta Londresera joan zen; han Lenin ezagutu zuen, Errusiako sozialdemokraziako (garaiko komunisten izena) boltxevikeen burua. Hala ere, Trotskik mentxevikeekin —Errusiako Alderdi Sozialdemokratako gehiengoa zen fakzioarekin— bat egin zuen .

Errusiara itzuli zen 1905eko Iraultzan parte hartzeko, eta lehen sobieta antolatu zuen. Iraultzak porrot egindakoan, atxilotu eta Siberiara bidali zuten. Hala ere, 1906an berriro ihes egin zuen.

1917ko Iraultza eta gobernu sobietarra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leon Trotski Siberiako erbestean.

1917ko otsaileko iraultza (Nikolas II tsarra boteretik kendu zuen iraultza) gertatu eta berehala Errusiara joan zen. Mentxevikeak utzi eta boltxevikeekin bat egin zuen eta Petrogradoko Sobieteko presidente izendatu zuten. 1917ko urriko iraultzan, Neguko Jauregia hartzeko operazioetan parte hartu zuen. Handik aurrera, boltxevikeek boterea eskuratu eta komunismoaren printzipioetan oinarritutako estatua eraiki zuten.

Trotski Kanpo Arazoetako komisarioa izan zen (1917-1918): Alemaniarekin Brest-Litovsk ituna izenpetu eta, horren ondorioz, Errusia Lehen Mundu Gerratik atera zen. 1918tik 1925era Gerra komisarioa izan zenean, Armada Gorria antolatu zuen eta gerra zibila (1918-1920) irabazi. Era berean, Ukrainan Nestor Makhno eta haren jarraitzaileek anarkismoan oinarrituz garatu zituzten komuna federatuak gogor zapaldu zituen.

Zatiketa eta hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trotskik Iraultza jarraitua-ren printzipioa garatu zuen, Stalinen Sozialismoa herrialde bakarrean tesiaren aurka. Lenin hil eta gero, Stalinek boterea eskuratu zuenean Trotskiren gainbehera azkartu zen: 1925ean Alderdi Komunistako zuzendaritzatik bota zuten, 1927an alderditik kanporatu, 1928an Kazakhstanera deportatu eta 1929an Errusiatik erbesteratu zuten.

Erbestean, Mexikon batez ere, Trotskik bere ideiak defendatzen segitu zuen. Lan ugari idatzi zuen, besteak beste, Iraultza jarraitua (1930) Errusiako Iraultzaren Historia (1932). Haren jarraitzaileek Stalinekin bat egiten ez zuten alderdi komunistak sortu zituzten hainbat herrialdetan. Ezkerreko Oposizio Komunista aldarrikatzen zuten eta trotskismoa deritzan korrontea garatu, 1938an IV. Internazionalaren baitan egituratu zena. Komunista anitzek trotskismoa zatiketa eta traizioarekin identifikatu zuten. Trotskistek estalinismo izena darabilte beren arerio komunistak izendatzeko.

1940an, Ramon Mercader Stalinen agente eta PSUC Kataluniako Alderdi Sozialista Batuko militanteak piolet bat erabiliz hil zuen Trotski Mexikon, Diego Rivera eta Frida Kahlo artista mexikarren etxean bizi zela.

Artikulu hau serie honen zatia da:
Komunismoa
Hammer and sickle.svg

Oinarrizko kontzeptuak
Filosofia marxista
Klase borroka
Internazionalismo proletarioa
Alderdi komunista
Agiri Komunista
Ideologiak
Marxismoa  Leninismoa  Maoismoa
Marxismo-leninismoa
Troskismoa  Jutxe
Ezkerrekoa  Kontsejismoa
Erlijiosoa  Anarkista
Komunismoaren Internazionalak
Liga Komunista
Lehen Internazionala
III. Internazionala
IV. Internazionala
Komunista nabarmenak
François-Noël Babeuf
Karl Marx
Friedrich Engels
Piotr Kropotkin
Rosa Luxemburg
Vladimir Lenin
Josef Stalin
Leon Trotski
Mao Zedong
Che Guevara
Fidel Castro
Argala
Pertur
Gertuko kontzeptuak
Anarkismoa
Antikapitalismoa
Antifaxismoa
Antikomunismoa
Estatu sozialista
Zentralismo demokratikoa
Proletarioren diktadura
Komunismoaren historia
Ezker politikoa
Luxemburgismoa
Ezker Berria
Poskomunismoa
Eurokomunismoa
Titoismoa
Sozialismoa  "Estalinismoa"
Ekonomia sozialista
Sinbologia komunista


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindiaren 156. araua - Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leon Trotski Aldatu lotura Wikidatan