Leon V.a (aita santua)
Leon V.a (aita santua) | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
903ko uztaila (egutegi gregorianoa) - 904ko otsaila (egutegi gregorianoa) ← Benedikto IV.a - Sergio III.a → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Ardea, ? | ||
Herrialdea | ![]() | ||
Heriotza | Erroma, c. 904ko otsaila ( urte) | ||
Heriotza modua | giza hilketa: Pozoia | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta apaiz katolikoa | ||
Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Beneditar |
Leon V.a[1] (Ardea, ? - Erroma, c. 904ko otsaila) Eliza Katolikoko 118. aita santua izan zen 903an. aita santu izan zen Saeculum obscurum deitutako garaiaren aurretik, botere tenporala kolokan egon zen denbora. Badakigu aita santu izan zela 903an, baina zenbat hilabetez jardun zen jakitea konplexua da[2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Priapi izeneko lekuan jaio zen, Ardeatik gertu. Apaiza zen, aita santu aukeratu zutenean[3], Benedikto IV.aren heriotzaren ostean (900-903), baina ez zen kardinala.
Bere aitasantutza laburrean, Leonek bulda berezi bat eman zien Boloniako kalonjeei (Epistola tuitionis): haren bidez, zergak ordaintzetik salbuesten zituen. Hala ere, bi hilabete pasatxoko erregealdiaren ondoren, San Lorenzo in Damasoko kardinal-apaiz Kristobal Antipapak Leon atxilotu eta espetxeratu egin zuen. Kristobalek, orduan, aita santu aukera zezaten lortu zuen (903-904); XIX. mendera arte aita santu legitimotzat hartu zen[4]. Dena den, 1910ean, Horace Mann ikerlariak adierazi zuen Kristobal antipapa bat zela.
Leon atxilotu eta gutxira hil zen[5]. Ez dakigu 903an Kristobalen aginduetara hil ote zuten, edo ondoren, Sergio III.aren aitasantutzan, Teofilakto I.aren babespean. Horace Mannen arabera, agian berezko heriotza izan zen[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak. .
- ↑ (Ingelesez) Mann, Horace Kinder. (1902). The Lives of the Popes in the Early Middle Ages: The popes under the Lombard rule, 590-795.-v.2-3. The popes during the Carolingian Empire, 795-891.-v.4-5. The popes in the days of feudal anarchy, 891-1048.-v.6-8. The popes of the Gregorian renaissance, 1049-1130.-v.9- The popes at the height of their temporal power, 1130-1305. K. Paul, Trench, Trübner (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ Platina, 1421-1481. (1900). The lives of the popes from the time of our Saviour Jesus Christ to the accession of Gregory VII. London : Griffith (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ (Ingelesez) «Catholic Encyclopedia (1913)/Pope Christopher - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ (Ingelesez) SJ, John W. O'Malley. (2009-11-16). A History of the Popes: From Peter to the Present. Government Institutes ISBN 978-1-58051-229-9. (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ «CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Pope Leo V» www.newadvent.org (kontsulta data: 2025-05-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Benedikto IV.a |
Aita Santua 903 |
Ondorengoa Sergio III.a |