Leon VII.a
| Leon VII.a | |||
|---|---|---|---|
![]() | |||
936ko urtarrilaren 8a - 939ko uztailaren 13a (egutegi gregorianoa) ← Joan XI.a - Eztebe VIII.a → | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Erroma, ? | ||
| Heriotza | Erroma, 939ko uztailaren 13a ( urte) | ||
| Hobiratze lekua | San Petri basilika | ||
| Familia | |||
| Haurrideak | ikusi
| ||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | latina | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | apaiz katolikoa eta idazlea | ||
| Lantokia(k) | Erroma eta Aita Santuen Lurraldea | ||
| Influentziak | Pornokrazia | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
| Erlijio-ordena | Beneditar | ||
Leon VII.a[1] (Erroma, ? - † ibidem, 939ko uztailaren 13a) Eliza Katolikoaren 126. aita santua izan zen 936 eta 939 urteen bitartean.
Hautaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]936an, Joan XI.a aita santua hil ondoren, Alberiko II.a Espolotekoak, garai hartan Erromako agintaria zenak, ziurtatu zuen Leon VII.a aita santu aukeratuko zutela[2], bere agintepean segi zezan. Erromako San Sixto Vecchio elizako apaiza omen zen Leon, monje beneditarra. Ez zuen aitasantutzarako anbizio handirik, baina presiopean onartu egin zuen.
Aita santu
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leon VII.a hiru urtean bakarrik izan zen aita santu. Bere bulda gehienak monasterioei emandako pribilegioak izan ziren, horien artean bereziki Clunyko abadiarentzakoak. Leonek Odon Clunykoari eskatu zion Alberiko eta Hugo Arleskoa Italiako erregearen artean bitartekari lanak egitn zitzan. Odonek su-etena negoziatzea lortu zuen Alda, Hugoren alabaren, eta Alberikoren artean ezkontza adostuta. Leon VII.ak Frederiko Mainzekoa artzapezpikua ere Alemaniako erreformatzaile izendatu zuen. Leonek bataiatuak izateari uko egiten zioten juduak kanporatzen utzi zion Frederikori, baina ez zuen babestu juduen bataio behartua.
939ko uztailaren 13an hil zen eta San Pedro basilikan lurperatu zuten[3]. Eztebe VIII.a jarraiki zitzaion.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak. .
- ↑ Platina, 1421-1481. (1900). The lives of the popes from the time of our Saviour Jesus Christ to the accession of Gregory VII. London : Griffith (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ «Pope Leo VII (Leone ) [Catholic-Hierarchy»] www.catholic-hierarchy.org (kontsulta data: 2025-05-08).
