Leon XIV.a
Leon XIV.a[1] (jaiotza izenez, Robert Francis Prevost Martínez; Chicago, 1955eko irailaren 14a) Eliza Katolikoaren 267. aita santua eta estatubatuar elizgizona da. Apezpikuen Dikasterioan eta Latinoamerikako Batzorde Pontifizioko presidente izan zen 2023tik, Chicagoko apezpiku 2015etik 2023ra, eta agustindarren ordenako arduradun nagusia 2001etik 2023ra bitarte.
2025eko maiatzaren 8an, aita santu aukeratu zuten, eta Leon XIV.a izena hartu zuen[2]; Ameriketako Estatu Batuetan eta Ipar Amerikan jaiotako lehen aita santua da.
Chicagon (Illinois) jaioa, Prevost San Agustinen Ordenako apaiz ordenatu zuten 1982an. Bere zerbitzuen artean, Perun lan zabala egin zuen 1985etik 1986ra eta 1988tik 1998ra: parrokiako artzain, elizbarrutiko funtzionario, seminarioko irakasle eta administratzaile gisa aritu zen. 2001etik 2013ra San Agustinen Ordenako priore jeneral hautatua, geroago Perura itzuli zen Chiclayoko gotzain gisa (2015–2023). 2023an, Frantzisko aita santuak Gotzainen Dikasterioko prefektu eta Latinoamerikarako Pontifize Batzordeko presidente izendatu zuen, eta urte berean kardinal izendatu zuen. Kargu horiek aita santu izateko hautagai gisa zuen ospea areagotu zuten.
Estatubatuar nahiz perutar herrritartasuna duen lehen aita santua da, San Agustinen Ordenako lehena, eta San Agustinen Araua jarraitzen duten aginduen artean, zazpigarrena.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Robert Francis Prevost Martínez 1955eko irailaren 14an jaio zen, AEBetako Chicago hirian. Louis Marius Prevost frantziar eta italiarraren eta Mildred Martinez hegoamerikarraren semea da[3]. Bi anaia ditu, Louis Martin eta John Joseph. Frantses jatorriko deitura du: antzinako kargu baten izena da, egungo frantsesez prévôt, euskaraz probestu.[4]
Bigarren hezkuntza Aita Agustindarren Seminario Txikian egin zuen, eta 1973an graduatu zen. Villanova Unibertsitatean (1973-1977), Matematika Zientzietako gradua lortu zuen, Filosofiako espezializazio batekin batera.
Eleaniztuna da, ingelesez gain, gaztelaniaz, italieraz, frantsesez eta portugesez ere hitz egiten baitu, eta latina eta alemana irakurtzen ditu[5].
2015ean, Peruko herritartasuna lortu zuen[6].
Bizitza erlijiosoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1977ko irailaren 1ean, San Luiseko Nuestra Señora del Buen Consejo Agustindar Probintziako San Agustinen Ordenako nobiziatuan sartu zen. 1978ko irailaren 2an egin zuen erlijiozko botoen lehen profesioa, eta profesio solemnea 1981eko abuztuaren 29an. 1982ko ekainaren 19an, Jean Jadot artzapezpikuak Erroman apaiztu zuen. Ordenatu ondoren, Peruko Chulucanas misioan lan egitera bidali zuten (1985-1986), katedraleko parrokiako bikario eta elizbarrutiko kantziler zela.
1987tik 1988ra, bokazio-pastoralaren sustatzaile izan zen Estatu Batuetan, eta Nuestra Señora del Buen Consejo Agustindar Probintziako misioen zuzendari Olympia Fieldsen. Gainera, bere probintziako misioetarako dirua biltzen aritu zen, batez ere Chulucanas misiorako.
1988an Perura itzuli zenean, Trujilloren misiora bidali zuten, Chulucanas, Iquitos eta Apurímaceko Bikariotzetako hautagai agustindarren prestakuntza komuneko proiektuaren zuzendaria izateko. Bertan, komunitateko priore (1988-1992), prestakuntza-zuzendari (1988-1998) eta botodunen maisu (1992-1998) izan zen.
Trujilloko artzapezpikutzan, bikario judizial (1989-1998) eta Seminario Nagusian Zuzenbide kanoniko, Patristika eta Moraleko irakasle gisa aritu zen. Martin Clemensek apaiz prestakuntza zentroko ikasketa zuzendari ere izendatu zuen eta errektore enkargatua izan zen urtebetez.
Monserrateko Andre Mariaren parrokia (1992-1999) eta Andre Mariaren kapera, Elizaren Ama (Casciako Santa Rita parrokia), sortu zituen, 1988 eta 1999 bitartean. 1998an Chicagoko Nuestra Señora del Buen Consejo probintziako prior aukeratu zuten, 1999ko martxoan kargua hartzeko.
Alberto Fujimoriren gobernuan, Fujimorato ezizenaz ezaguna, perutar presidentearen krimenen aurrean izan zuen jarrera kritikoagatik nabarmendu zen Robert Prevost apezpikua, bereziki Peruko Armadak, Grupo Colinak, herrialde hartako terrorismoaren garaian egindako Giza Eskubideen urraketak azpimarratuz. Ustelkeria politikoa salatzean ere irmoa izan zen. Gai horiekiko sentiberatasuna bortizkeria politikoak eta ezberdintasunak markatutako gizarte baten errealitate sakonenekiko gertutasunak eragina izan zuen (Lambayequeko eremu malkartsuetatitik urrun eta ia ahaztuta zeuden herrietara zaldiz joatera iritsi zen misiolari konpromisoagatik). Giza Eskubideen defendatzaile gisa ere nabarmendu zen, bere ahotsa altxatu baitzuen talde gerrillari eta terroristaren odol indarkeriaren aurka Sendero Luminoso, ideologia marxista-leninista-maoistako erakundea, barne gatazka armatuan zehar atentatu eta sarraski ugariren arduraduna.
2001ean, agustindarren Ohiko Kapitulu Orokorrak Prevost aukeratu zuen prior orokor gisa. Sei urteko bigarren agintaldi baterako hautatu zuten, 2007an. «Augustinianum» Institutuko moderatzailea izan zen, baita bere Ordenaren eta Vatikanoko dikasterioen arteko harremanen arduraduna ere.
2013tik 2014ra Chiclayoko San Agustin Komentuko prestakuntza zuzendaria, eta Nuestra Madre del Buen Consejo probintziako lehen kontseilari eta bikario probintziala ere izan zen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 129. araua: aita santuen izenak. .
- ↑ «'Habemus papam': Leon XIV.a izango da hurrengo aita santua» Berria 2025-05-08 (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ (Frantsesez) La-Croix.com. (2023-01-30). «Démission du cardinal Ouellet : un évêque américain placé à la tête du dicastère pour les évêques» La Croix (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ (Frantsesez) «Généalogie de Léon XIV» Geneanet (kontsulta data: 2025-05-09).
- ↑ (Ingelesez) White, Christopher. «The first American pope? This cardinal has the best chance of making history in this conclave» National Catholic Reporter (kontsulta data: 2025-05-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) RedacciónRPP. (2025-05-08). «Reniec: Robert Prevost, el nuevo papa nombrado León XIV, es ciudadano peruano y cuenta con DNI vigente | RPP Noticias» rpp.pe (kontsulta data: 2025-05-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]