Leonard Bloomfield

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leonard Bloomfield
Bizitza
Jaiotza Chicago1887ko apirilaren 1a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza New Haven (Connecticut)1949ko apirilaren 18a (62 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Leipzigeko Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Wisconsingo Unibertsitatea Madisonen
Göttingengo Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaria, pedagogoa eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Chicagoko Unibertsitatea
Yale Unibertsitatea

Leonard Bloomfield (Chicago, 1887ko apirilaren 1a - New Haven, 1949ko apirilaren 18a) Estatu Batuetako hizkuntzalaria izan zen. Estrukturalismoaren lehen ordezkaria AEBn. Indoeuropar hizkuntzen fonologiari eta morfologiari buruzko lanak egin zituen, eta Language aldizkariaren zuzendari izan zen. Language (1933) da halaber Bloomfielden lan nagusiaren izenburua; horixe izan da AEBn 1955era arte nagusi izan den hizkuntzalaritza deskriptibo, induktibo eta funtzionalaren liburu klasikoa. Bloomfieldek Sapirren eragina aitortu du, eta bere maisuak bezala, Ameriketako indiarren hizkuntzak izan ditu aztergai hainbat lanetan. 1939an Zientziaren alderdi linguistikoak argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]