Leonard Cohen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leonard Cohen
Leonard Cohen
Leonard Cohen 2008an
Datu pertsonalak
Izen osoa Leonard Norman Cohen
Jaio 1934ko irailaren 21a
Kanada Montreal, Quebec (Kanada)
Hil 2016ko azaroaren 7a
(82 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Los Angeles, Kalifornia (Estatu Batuak)
Webgunea http://www.leonardcohen.com/

Leonard Norman Cohen (1934ko irailaren 21a, Montreal, Quebec - 2016ko azaroaren 7a, Los Angeles, Kalifornia) kanadar kantari, musikagile, olerkari eta idazlea.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia judu batean sortu zen. Musika idazten eta kantatzen hasi aurretik, idazlea izan zen. Eleberriak eta, batez ere, poema-liburuak idatzi zituen, besteak beste, hauek: Flowers for Hitler (1964), The energy of slaves (1972) eta Book of mercy (1984).

1967an hasi zen jendaurrean kantatzen, Newporteko Folk Jaialdian, eta ospe handia lortu zuen berehala mundu osoan. Hamar disko baino gehiago argitaratu ditu, besteak beste: Songs from a room (1969), New skin for the old ceremony (1974), Death of a ladies´ man (1977), Various positions (1984), I´m your man (1988) eta The future (1992).

82 urterekin hil zen You Want It Darker azken diska plazaratu eta hiru astetara.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat sari jaso ditu; 2011n, esaterako, Literaturako Asturiasko Printzea saria eman zioten.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leonard Cohen Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]