Leonardoren hegoak
| Leonardoren hegoak | |
|---|---|
| Datuak | |
| Idazlea | Fernando Morillo Grande (2008) |
| Argitaratze-data | 2008 |
| Generoa | Eleberria |
| Hizkuntza | Euskera |
| Herrialdea | Euskal Herria |
| Ilustratzailea | Ima Mendiola |
| Bilduma | ekin |
| Orrialdeak | 210 |
| ISBN | 978-84-8394-219-2 |
Leonardoren hegoak Fernando Morillo idazlearen liburua da. 2008ko azaroan argitaratu zen, Ibaizabal argitaletxearen eskutik. 2009ko Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian finalista izan zen.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haritzek garbi dauka: gaztea izatea lanbide krudela da. Zergatik da dena hain nahasia? Eta zergatik ezkutatu nahi diote gurasoek elkar maite ez dutela? Zorionez, Florentzia geratzen zaio. Han, osaba Karlos bizi da, apur bat jenioa, apur bat eroa eta oso gizon misteriotsua. Florentziako inguruetan, abentura guztietatik handiena biziko du Haritzek: Leonardo da Vinciren altxor sekretu bat, bahiketak, arkeologoak, maitasuna, borrokak, ezuste ikaragarri bat… eta, ai, baita heriotza ere. Oier eta Amalur lagunen laguntzaz, Leonardoren hegoak ezagutuko ditu: bizitzaren irakaspenik ederrena. Eta latzena.[1]
Laburpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haritz ez dago ondo: nerabe izatea gogorra egiten zaio eta bizitza krudela dela sentitzen du. Liburuaren hasieran, Florentziara bidaiatzen du bere osaba Karlos bisitatzera, baina hara iristean inork ez du itxaroten eta osabak ez dio telefonoa hartzen. Taxiz bere etxera doa, baina han ere ez du aurkitzen. Kalera aterata, Amalur lagunarekin topo egiten du, eta geroago, Amalurren mutil-lagun berria, Francesco, ezagutzen du; honek ez dio Haritzi gustatzen.
Etxera itzultzean, oraindik osaba ez da agertzen, baina dei bat jasotzen du: Juliet da. Honek esaten dio etxeko leku sekretutik (Leizea) eskuizkribu batzuk hartu eta etxetik alde egin behar duela, jende arraroa etxean dagoelako (Haritzek ere ikusten ditu). Geroago, Florentzian berriro elkartzen dira eta Julietek esaten dio osaba bahituta dagoela, eta bahitzailea Eduardo Valfierno dela. Osaba askatzeko, Valfiernok eskuizkribuen trukea eskatzen du. Argazkiak ateratzen dizkiete eskuizkribuei eta Valfiernori ematen dizkiote.
Amalurren gurasoen furgonetarekin, eskuizkribuek adierazten duten lekura abiatzen dira: Morand. Han, Amalurrek Francescorekin apurtzen du, honek handik atera nahi zuelako. Gero konturatzen dira eskuizkribuetan Morano jartzen zuela, eta hara doaz. Leku bakarti batean, kobazulo bat aurkitzen dute eta sartzen dira, baina Valfiernok harrapatzen ditu. Azkenean, altxorra bi hego direla ulertzen dute, eta aske hegan egitearen metafora bat dela.
Ziurgabetasun une batean, Oierri deitzea gomendatzen diote Haritzi. Oierrek ia guztia prestatuta zegoela esaten dio: Valfierno Karlosen laguna da, eta Juliet eta osabak ere dena antolatuta zuten. Amalur bakarrik zen benetako ustekabekoa, bera ere ez zekien ezer. Oierren helburua Haritzen bizitza-ikuspuntua aldatzea zen. Ez dio gehiago azaltzen, joan behar duelako.
Bi aste geroago, Amalur eta Haritz Florentziako kafetegi batean daude. Haritzek dei bat jasotzen du: Antonia, Oierren ama, ospitaleratuta dago. Hegazkina hartu eta Tolosara itzultzen da. Han Oier ikusten du, kable askorekin lotuta. Gelan bakarrik geratzean, handik ihes egiten dute Oierren eskaeraz, eta hondartzara doaz, ikuspegi politak ikustera.
Pertsonaiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Haritz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ipuineko protagonista da. Tolosar euskaldun hau bere bizitza oso txarto doala uste du, bereiziki nerabezaroan baitago. Bere osaba ikusi gabe 3 urte darama, eta ikusteko irrikan dago. Halere, bisita hau bere bizitzako alde ona ateratzeko balio izan du, bere lagunik onena galdu egin badu ere.
Oier
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oier Haritzen lagunik onena eta biziena da. Oso ondo ezagutzen du Haritz; ahotsarekin bere egoera asmatu ditzake. Oier mugikortasun murriztua dauka; txikitan fibrosi kirstikoa aurkitu zioten; eta epez aurreko heriotza izango zuela. 30 urterekin bizirik egoteko %10-ko probabilitatea du. Hala ere, bere bizitza ondo darama. Liburuaren amaieran, ospitaleratuta dago; eta, Haritzen laguntzaz, handik ateratzen da eta hondartza ederra ikusten geratzen dira.
Karlos
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Karlos Haritzen osaba da. Hark Karlos Eroa deitzen dio, bizitza itzela daramalako. Florentziako arkeologoa da, Bizitza ikuspuntu ezohikoa du, eta ez du ezta pentsatzen ere abentura bat ikusten badu.
Juliet
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amalur
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amalur florentziar neska bat da, Haritz baino urte bat gehiagokoa dena eta txikitatik ezagutzen duena. Hari eman zion Haritz lehen musua. Halere, denborak banatu ditu eta historia hastean Francesco da haren mutilaguna. Neurriz gaineko kontrola dela eta, geroago sentimendua apurtzen da.
Francesco
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Liburuaren aipamena, Fernando Morilloren webgunean.
- Leonardoren hegoak liburuari buruzko artikulua
| Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ «Leonardoren Hegoak - -5% en libros | FNAC» www.fnac.es (kontsulta data: 2019-02-24).