Leongo Herria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leongo Herria
Leongo bandera
Hiriburu historikoa Leon
Azalera 38.476 km²
Populazioa 1.071.046
Herritarra leondarra
Administrazioa Gaztela eta Leonen menpe dago.
Junta de Castilla y León

Leongo Herria (leoneraz: País Llionés) zenbait erregionalista eta nazionalistak Leon, Zamora eta Salamancako probintziek osatzen duten lurraldeaz aritzeko darabilten izena da. Gaur egun ez du inolako onarpen ofizialik.

Leongo Herriaren hiriburua León da. 1.046.334 biztanle ditu (2005), 38.436 km², eta 27,22 biztanle/km²-ko biztanleria dentsitatea.

Lurralde aldarrikapen hau egiteko, asturleoneraren aldaera den leoneran oinarritzen dira, bai eta Gaztelatik bereizteko nahian ere. Gaur egun, hala ere, hizkuntza hedatuena eta ofiziala gaztelania da. Era berean, historiari erreparatuz, Leongo Erresuma aldarrikatzen dute.

Leonesismoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Leonesismo»

Egun, Leongo Herriaren kontzeptua PREPAL (Partido Regionalista del País Leonés), PC-RL (Partíu Carlista'l Reinu de Llión) eta UPL (Unión del Pueblo Leonés) alderdiek aldarrikatzen dute, azken honen gazte erakundearekin (Conceyu Xoven) batera. Horiekin batera, UPLren gertuko UPSa (Unión del Pueblo Salmantino) eta PAL-UL (Partido Autonomista Leonés - Unión Leonesista) alderdiek ere aldarrikapen bera egiten dute. Talde hauei guzitei leonesista deritzaie.

Alderdi leonesisten emaitzak 2003ko autonomia hauteskundeetan
Barrutia Errolda Parte-hartzea UPL PREPAL Guztira
Botoak % Botoak % Botoak %
Leon 421.768 311.451 56.136 18,13 347 0,11 56.483 18,24
Zamora 172.067 129.518 3.921 3,06 681 0,53 4.602 3,59
Salamanca 293.000 215.989 - - 457 0,21 457 0,21
Guztira 886.835 656.958 60.057 9,14 1485 0,23 61.525 9,37
Alderdi leonesisten emaitzak 2007ko autonomia hauteskundeetan
Barrutia Errolda Parte-hartzea UPL PREPAL UPSa PAL-UL Guztira
Botoak % Botoak % Botoak % Botoak % Botoak %
Leon 417.292 298.344 40.296 13,60 396 0,13 - - 4.982 1,68 45.674 15,41
Zamora 167.976 123.792 686 0,56 607 0,59 - - - - 1.293 1,15
Salamanca 291.265 209.647 - - 576 0,28 7.681 3,69 - - 8.257 3,97
Guztira 876.533 631.753 40.982 6,49 1.579 0,25 7.681 1,22 4.982 0,79 55.224 8,74

Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztelania da hizkuntza hedatuena, baina hizkuntza gutxitu propioa ere badaukate: Leoiera; Asturiera eta Miranderarekin senidetuta eta asturleonera hizkuntza orokorraren osagaia.

Halaber, galizieraren aldaera bat hitz egiten dute Bierzoko eskualdearen hainbat lekutan, Leongo probintziaren mendebaldean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]