Leonie Rysanek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonie Rysanek

Bizitza
JaiotzaViena1926ko azaroaren 14a
Herrialdea Austria
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaViena1998ko martxoaren 7a (71 urte)
Hobiratze lekuaVienna Central Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: hezurretako minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Enplegatzailea(k)Tiroler Landestheater Innsbruck (en) Itzuli
Vienako Estatu Opera
Metropolitan Opera
Jasotako sariak
Genero artistikoaopera
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa

IMDB: nm0753437 Spotify: 5HxIcwBJWsprET5MpGqgRN Musicbrainz: dadfb10b-9904-4d39-a184-2a9a8b78e8f7 Discogs: 845361 Allmusic: mn0002182006 Find a Grave: 10301 Edit the value on Wikidata

Leopoldine «Leonie» Rysanek (Viena, Austria, 1926ko azaroaren 14a1998ko martxoaren 7a) sopranoa izan zen. Txekiar jatorriko familia pobre batean jaio zen eta haurtzaro zaila izan zuen. Zortzi urte zituela Beethovenen Fidelio ezagutu zuen eta horrela sortu zitzaion musikarako zaletasuna. Gerra-garaian, arma lantegi batean lan egin zuen, eta ez zituen musika-ikasketak hasi gerra amaitu zen arte. Alfred Jerger (bere lehenengo senarra izango zena) eta Rudolf Grossmanni esker, Vienako Musika Akademian sartu zen. Debuta Innsbrucken egin zuen, 1949an, Agataren paperean (Freischütz). Ondoren Sarrebruckeko Operan (1950-1952) kantatu zuen, eta gero Stuttgarten. Garai hartan hasi zen ospea hartzen eta Munich, Londresko Covent Garden (1953), Vienako Opera (1954), New Yorkeko Metropolitan Opera (1954) eta San Franciscoko Opera antzokietan (1957) aritu zen kantari. Verdi, Puccini eta Txaikovski izan ziren gehien kantatu zituen musikagileak. Hala ere, Wagner eta Richard Strauss zituen gustukoen. Rysaneken teknika oso sendoa zen eta trebetasun handiz antzezten zituen bere paperak. Salzburgoko entzuleek ordu erdiko txaloak eskaini zizkioten 1996an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]