Edukira joan

Leonor Neoburgekoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leonor Neoburgekoa

erregeorde

Bizitza
JaiotzaDüsseldorf1655eko urtarrilaren 6a
Herrialdea Palatinatua
HeriotzaViena1720ko urtarrilaren 19a (65 urte)
Hobiratze lekuaImperial Crypt (en) Itzuli
Heriotza modua: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaPhilip William, Elector Palatine
AmaElisabet Amalia Hesse-Darmstadtekoa
Ezkontidea(k)Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa  (1676 -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaWittelsbach-eko etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakerregina
Lantokia(k)Viena

Find a Grave: 44945899 Edit the value on Wikidata

Leonor Magdalena Palatinatu-Neoburgokoa edo Leonor Neoburgekoa, (Düsseldorf, Palatinatua, 1655eko urtarrilaren 6aViena, Austria, 1720ko urtarrilaren 19a)[1] Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperatriza izan zen 1676tik 1705era, Austriako artxidukesa, Hungariako eta Bohemiako erregina, Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperioa Santuko hirugarren eta azken emaztea.[2][3][4]

Leonor Felipe Guillermo de Neoburgo hautesle palatinarraren eta haren bigarren emazte Isabel Amalia de Hesse-Darmstadt aristokrata alemaniarraren alaba nagusiena izan zen, eta Mariana Neoburgeko Espainiako erreginaren eta María Sofía Neoburgeko Portugalgo erreginaren ahizpa.[5]

Ezkontza eta ondorengotza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berez moja izan nahi bazuen ere, Leonor Leopoldo I.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadorearekin ezkondu zen 1676an, gurasoek halaxe eskatuta. Leonor aukeratua izateko arrazoietako bat umeak izateko bere familiaren emankortasun handia izan zen, enperadoreak seme-alabak izatea behar zuelako, bere lehen ezkontzako alaba bakarra zuelako eta semerik ez. Leonorrek hamar seme-alaba izan zituen, eta horien artean bi enperadore:[5]

Leonorren eta Habsburgoko Leopoldoren ezkontza, Ferdinand Wagnerren eskutik (± 1890).
Leonor enperatrizaren hilkutxa Vienako kripta inperialean.

Leonor oso pertsona erlijioso eta malenkoniatsua izan zen. Esaten zen penitentzia gisa besoko bat erabiltzen zuela, barruan puntzoi leunak zituena, eta normalean beltzez janzten zela, lutoz egon ez arren. Bere seme nagusia, Jose I.a enperadorea, 1711n hil ostean, Leonor erregeorde inperiala izan zen aldi labur batean, eta aldi horretan enperadore berri baten ondorengotza eta hautaketa zehazteko kongresuaren burua izan zen, bere seme gazteena, Karlos VI.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoaren alde eginez. Azken hau Espainiatik itzuli zenean, Leonor bizitza publikotik erretiratu egin zen, karitate eta penitentziara dedikatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «definición y significado de Leonor Magdalena de Palatinado-Neoburgo | sensagent.com» diccionario.sensagent.com (Noiz kontsultatua: 2025-03-04).
  2. (Gaztelaniaz) «Leonor Magdalena de Palatinado-Neoburgo para Niños» ninos.kiddle.co (Noiz kontsultatua: 2025-03-04).
  3. (Gaztelaniaz) «Leonor Magdalena de Palatinado-Neoburgo» Los diccionarios y las enciclopedias sobre el Académico (Noiz kontsultatua: 2025-03-04).
  4. (Ingelesez) astrored. (2023-11-07). Leonor Magdalena de Pfalz-Neoburgo -. (Noiz kontsultatua: 2025-03-04).
  5. a b (Gaztelaniaz) «Genealogía de x Leonor Magdalena de Neoburgo» Geneanet (Noiz kontsultatua: 2025-03-04).
  6. (Gaztelaniaz) «El Archiduque Carlos, el Habsburgo olvidado que casi reina en toda España (no solo en Cataluña)» Diario ABC 2019-01-23 (Noiz kontsultatua: 2025-03-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]