Leontyne Price

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leontyne Price
Leontyne Price (b&w) by Jack Mitchell.jpg
Bizitza
Izen osoaMary Violet Leontyne Price
JaiotzaLaurel (Mississippi)1927ko otsailaren 10a (94 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoaafro-amerikarra
Familia
Ezkontidea(k)William Warfield (en) Itzuli  (1952 -  1973)
Hezkuntza
HeziketaJuilliard School (en) Itzuli
Central State University (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria eta opera abeslaria
Lantokia(k)New York
Jasotako sariak
Nominazioak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaopera
herri-musika
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaRCA Victor

IMDB: nm0697005 Allmovie: p57785 IBDB: 56584
Facebook: LeontynePrice Spotify: 3Qh7r2c4JWTmRLH3swU9dC Musicbrainz: 9a25e564-7c23-4edd-b0ea-df7a0fc6701a Songkick: 133892 Discogs: 882019 Allmusic: mn0000591857 Edit the value on Wikidata

Leontyne Price —jaiotza-izena: Mary Violet Price— (Laurel, Mississippi, Ameriketako Estatu Batuak, 1927ko otsailaren 10a) sopranoa da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adiskide baten diru-laguntzari esker, New Yorkeko Juilliard eskolan ikasi zuen lau urtez. 1952-1954 urteetan, Gershwinen Porgy and Bess operako Bess pertsonaia interpretatu zuen mundu osoan. 1955ean, Pucciniren Tosca antzeztu zuen telebistan; hura izan zen kantari beltz batek telebistan abestu zuen lehen aldia. 1957an, San Franciscoko operan abestu zuen lehenengoz. Garai hartako soprano liriko famatuena bihurtu zen Estatu Batuetan. 1959an, Vienan egin zuen aurkezpena arrakasta handiz, eta Milango Scalan hurrengo urtean. 1961ean, New Yorkeko Metropolitan Operan egin zuen aurkezpena Verdiren Il trovatore operako Leonora pertsonaiarekin. Harrez gero, Metropolitango soprano nagusietako bat bihurtu zen. Haendel, Mozart, Verdi, Bizet eta Puccini izan ziren Priceren errepertorioko musikagile nagusiak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leontyne Price Aldatu lotura Wikidatan