Leontzio (usurpatzailea)
Leontzio (usurpatzailea) | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | V. mendea | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Heriotza | Silifke (en) ![]() | ||
Heriotza modua | : burugabetzea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra |
Leontzio (grezieraz: Λεόντιος, transliterazioa: Leòntios) Ekialdeko Erromatar Inperioko jeneral bat izan zen. 484-488 urteen artean Zenon enperadorearen aurkako matxinada bat zuzendu zuen.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leontzio siriar edo isauriar jatorrikoa zen, Dalisandukoa.[2] Zenonen agindupean Magister militum per Thracias (Traziako armada inperialeko komandante burua) bihurtu zen.
484an Illo erromatar jeneralak Zenon enperadorearekin zuen harremanak apurtu zituen. Enperadoreak Leontzio Illoren aurka bidali zuen armada batekin, baina Illok Leontzio bere alde egitea konbentzitzea lortu zuen. Konstantinoplatarrek Zenon ez zuten gustuko bere jatorri "barbaroagatik", "erromatartasuna" ekialdeko erromatar politikaren zati erabakiorra baitzen eta, beraz, haren aldeko leialtasunak beti mehatxuz hartzen ziren (horregatik jasan zuen 475. urtean Basiliskoren usurpazioa); Illosek, isauriarra ere zenez, boterea berarentzat hartzeari ezetz egin zuen eta ordea Leontzio enperadore izendatu zuen.[2]
Leontzioren koroatzea 484ko uztailaren 19an gertatu zen Tarson. Egun hori, astrologo batzuen aholkuari jarraituz, egun mesedegarri bezala aukeratua izan zelarik. Koroatzea Elia Verina enperatriz ohiaren eskutik bideratu zen, Zenonen aurkakoa. Honek, ondoren, gutun bat bidali zien Ekialdeko Diozesiko eta Egiptoko Diozesiko gobernadoreei, usurpatzailea enperadore bezala onar zezaten iradokiz. Leontzio Antiokian enperadore errekonozitu zuten, uztailaren 27an hiria bisitatuz, baita beste zenbait lekutan ere. Zenonen aurka mugitu aurretik ofizialak izendatzeko eta bere izenean egindako txanponak agintzeko astia ere izan zuen.[3]
Zenonen armadak, erromatar eta ostrogodoen tropek osatua, Teodoriko Handiaren eta Joan Eszitiarraren agindupean, matxinatuen armada abuztuak 8an garaitu zuen Antiokiatik gertu. Illok eta Leontziok Papurioko gotorlekuan gotortu behar izan ziren, non matxinatuek lau urtez iraun zuten. 488an, azkenik, gotorlekua traizioz erori zen. Leontzio hil zuten, Silifke-n lepoa moztu zioten, eta haren burua Zenoni bidali zioten.
Illos eta Leontzio kaltzedoniarrak zirenez, Kallandion Antiokiako patriarkaren babesa lortu zuten, baina ez zuten laguntza handirik izan. Zenbait paganok ere eutsi zioten matxinadari, eta hauen artean Pamprepio poeta, filosofo eta igarlea zegoen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Roman Emperors - DIR Leontius» web.archive.org 2018-12-11 (kontsulta data: 2025-05-25).
- ↑ a b Leszka, Miroslaw. (2020). On Leontius' Origin and Career up until the Year 481/482. Piotrkowskie Zeszyty Historyczne. 21.
- ↑ Barton, Tamsyn. (2003). Ancient astrology. (Reprinted. argitaraldia) Routledge ISBN 978-0-415-11029-7. (kontsulta data: 2025-05-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea][[Kategoria:488} heriotzak]]