Leopold Stokowski

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Leopold Stokowski
Leopold Stokowski LOC 26447u.jpg
Bizitza
Jaiotza Londres1882ko apirilaren 18a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Nether Wallop1977ko irailaren 13a (95 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (miokardio infartu akutua)
Familia
Ezkontidea(k) Gloria Vanderbilt  (apirila 1945 -  urria 1955)
Hezkuntza
Heziketa Royal College of Music
The Queen's College
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea orkestra zuzendaria eta musikagilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa musika klasikoa
Diskoetxea RCA Records
IMDb nm0831439

Leopold Anthony Stokowski (Londres, Ingalaterra, 1882ko apirilaren 18a -Nether Wallop, Hampshire, Ingalaterra, 1977ko irailaren 13a) Ingalaterran jaiotako Estatu Batuetako orkestra-zuzendaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresko Royal College of Music ikastetxean eta Oxforden egin zituen musika-ikasketak. 1912-1941 urte-bitartean Filadelfiako Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izan zen; 1941-1944 urte-bitartean NBC Orkestra Sinfonikoarena; 1944-1945 urteetan, berriz, Arturo Toscaninirekin batera, New Yorkeko Orkestra Sinfonikoarena; eta 1949-1950 urteetan, Mitropoulosekin, hiri bereko Orkestra Filarmonikoarena.

1962tik aurrera, New Yorkeko American Symphony Orchestra orkestraren zuzendari izan zen. Musika berriaren aldeko izan zen, eta obra berri asko estreinatu zituen New Yorken, besteak beste, Alban Bergen Wozzeck. Bachen lanen moldaketa ugari egin zituen, eta Music For All of Us (1943, "Musika guztiontzat") liburua argitaratu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]