Leopoldo Ferrán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Leopoldo Ferrán
Bizitza
JaiotzaIrun, 1963 (60/61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJose Antonio Ferrán
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakartista

Leopoldo Ferrán Muñoz (Irun, Gipuzkoa, 1963) artista polifazetikoa da. Bidasoko Eskolako laugarren belaunaldiko kidetzat jotzen dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artisten familia baten semea, Irunen hasi zen bere burua prestatzen, zehazki familiaren etxean. Horrenbestez, haren aita José Antonio Ferrán Iglesiasek (Irun, 1930ko otsailaren 11 – 2008ko apirilaren 21a) eta ama Maria Teresa Muñozek (Irun, 1938ko uztailak 19) etxearen espazioa eraldatu zuten, ia guztiz, Leopoldok lan egiteko estudioa izan zedin.

Euskal Herrian hasitako prestakuntza aldiaren ondoren, 1994an Agustina Otero (San Adrián del Valle, Leongo probintzia, 1960) artistarekin batu zen, instalazio lan komunak sortzeko, ikertzeko eta plastikaren hizkuntzan sakontzeko helburuarekin.

1997an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka jaso zuen, eta hurrengo urteetan, Espainiako Kanpo Arazoetarako Ministerioaren beka, bai eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzak ere. Bidaiatzen hasi zen, txikitan gurasoekin egindako bidaien eraginaz, hainbat lekutan zehar, bere prestakuntza osatzeko. Granada, Florentzia, Paris eta Senegal hegoaldean egonaldiak egin ondoren, bere estudioa Euskal Herrian ezarri zuen, lehendabizi Hondarribian (Gipuzkoa), eta Iturenen (Nafarroa Garaia) geroago.

Iturenen kokaturik, Mendaur mendiaren magaleko aterpe pribilegiatu batean, Ferranek bere asmo handieneko eskultura eta arkitektura lanetan sakontzeko lekua eta denbora aurkitu du. Ohiko metodoetatik irtetea lortu du, eskultura eta pintura, bideo eta argazkigintzarekin konbinatuz «espazioaren ikertzaile» gisa eraikitzeko asmoarekin; beraz, ezinbestekoa bere lanean.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoldoren instalazio guztiak unibertso erreal eta osoak dira, zuzenak, norbere buruan itxiak eta berez nahikoa: unibertso bat, nolabait artistiko ez den unibertsoaren antzekoa, gauza guztiak benetako sinpleak direnak, berez, eta bere kabuz existitzen bait dira.

Instalazioak unibertsoaren parte dira, zuhaitzen, piztien, harrien, pertsonen, estatuen, irudien,... era berean; benetako gauza guztiak bezala, unibertsoaren zatiak dira. Baina Leopoldoren instalazioen edertasunaren aldean, egokiagoa da esatea edertasun honek ez daukala unibertsoarena edertasunarekin zerikusirik ez eta unibertsoaren parte diren gauzen edertasunarekin ez. Instalazio bakoitzaren edertasuna, unibertso oso baten edertasuna da, eta edertasun hauek, unibertso erreal eta artistikoa ez denaren ondoan jartzen dira.

Leopoldo ezagutzen ez dutenentzat, bere artearen gabe ez da inor ez, nahiz eta Leopoldo gabe, bere instalazioak dagoen guztia dira. Edertasuna sortzearen artea, bere artea da, hitzaren zentzurik indartsuenean, eta sorkuntza hori, benetako sorkuntza guztiak bezala, sormen sujetuarekin zerikusirik ez dauka, inpertsonala da. Instalazioak, zehazki, ez dira batere intelektualistak; adimena erabili behar da zuhaitz bat irudikatzeko, baina arrautzaz betetako eliza bat, oiloak arrautza jartzen duen bezala sortzen da, naturak sortzen duen bezala. Naturak sortzeko ez du zertan pentsatu behar.

Oro har, instalazioa ez da objektu baten irudikapena, berez objektu bat delako. Leopoldoren instalazioak ez dira irudikatutako gauzak, gauzak baizik. Gauzak dira, zuhaitzak, mendiak, aulkiak, estatuak,… bezala, gauza artistikoak dira, lanarte objektiboak. Instalazioa objektuak bezala dira, orokor moduan, ez erlatiboa. Oraindik da, berez ez diren kanpoko gauzak alde batean utziz. Unibertsoa den modo berean da. Horregatik, instalazioaren artea, arte absolutua da.

Amaitzeko, instalazioa bakoitzak, errepresentazio artearen ez bezala, ez da erreprodukzio sinbolista, errealista, inpresionista edo espresionista abstraktua, ezta subjektiboa ere. Leopoldo instalazioaren artea ez da figuratiboa, osoa eta absolutua da, zehatz eta objektiboa. Objektiboa, ekarpen subjektiborik ez baitu eskatzen, artista edo ikuslearen partetik; zehatza, abstrakzioa erabiltzen ez duelako, nahiz eta instalazioa kanpoko edo lehengo objektua izanez gero. Horrela, Leopoldoren instalazioak unibertso erreal eta osoak dira, berez bizitzen direlako, unibertso erreal eta artistikoa ez denaren bezala. Zentzu batean unibertso zerikusirik gabekoak dira, baina izan ohi benatako unibertsoaren paraleloak dira.

Ferranen sentikortasuna mistikoa da, baina materialista den mistika, jainko pertsonal eta garrantzitsuez ihesi egiten duena, baina ez du sakratuaren gurtzari etsitzen. Betidanik, mistikoak ortodoxiarekin arazoak izaten dituzte, berariazko erlijio ezarpenak gehiago edo gutxiago aldagarriak direla inoiz ahazten dutelako, antzeko erritu eta antzeko jainkoak. Baita berariazko erlijio forma guztiak iturri komuna daukate, era berean, indar ilun batek entitate guztiak gaitzen ditu; eta labar horretan, gauzak sortzen diren fabrikaren denboran eta espazioan, Ferranek murgiltzen da. Azken finean, Leopoldo Ferranek, anitza eta aldakorra, den eremu batean jartzen da, sorkuntza guztiak ahalbidetzen dituen eremuan, edozein sorkuntza.

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere erakusketa nagusien artean, nabarmentzekoa da «Mazarredo 3 5 2» Bilboko Rekalde Aretoan (1995), eta «Hem to pan» lagina, Iruñearen Ziudadelako Labean. 1996an «El reloj del tiempo» mostra aurkezten du Balentziako Reales Atarazanas-en. 1997an bere obra Gustavo Maeztu Museora iristen da, «Tutto sone isole» erakusketarekin eta Gasteizko, antzinako ur-deposituara, «Cartografía para el corredor de un delta sin mar» lanartearekin. 1998an bere obra Italiara eta Bartzelonako Fundació Miró-ra iritsi ta gero, 2000 urtean, Madrileko Salvador Díaz galerian aurkezten da. Urte horretan bertan, bere lana Iruñeko Moisés Pérez de Albéniz galerian ikusgai dago, «Aptitud, potencia u ocasión para ser o existir las cosas» izenburuarekin, bertan, 2002an erakusketa bat errepikatzen du «Morar» espozisioarekin. 2007an, Leoneko Arte Garaikidearen Museoan lanartea erakusten du. Autore honek hiri eskulturan ez da sarritan xahutu, hala ere, Leopoldo Ferranek lanarte ezberdinak ditu Bertizko Jaurerrian eta Iruñearen hilerriko kaperan. 2006an, Ferranek bere jaioterrian, Irunen, obra publiko bat jartzen du «Sirenas» izenburuduna.

Azkenik, Donostiako San Telmo Museoko fatxada ezagunaren egilea izateaz gain (2010), "Gabriel Celaya Nazioarteko Poesia Saria"ren eskulturaren autorea da (2012). Era berean, bere artelana duela gutxi ikusgai izan da, Donostiako Kursaalean eta Koldo Mitxelena Museoan, Gasteizko ARTIUM Museoan, Bilboko Guggenheim Museoan, Ginebrako Irudi Animatuaren Bienalan, New York-eko The White Box espazioan, Bartzelonako Joan Miró Fundazioan, Italiako Spazio Temporaneo d’Arte-an, Segoviako Museo Zuloagan, Parisko Chapelle Saint-Louis, Hôpital de la Pitié-Salpêtrière-n, Veneziako Bienalean eta Kairoko Bienalean, beste zentro artistiko askoren artean.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Trente-six sphères tendues pour une église: Leopoldo Ferran - Agustina Otero: Chapelle Saint-Louis, Hôpital de la Pitié-Salpêtrière. Paris.
  • Cartografía para el corredor de un delta sin mar: Leopoldo Ferran-Agustina Otero.
  • Tutto sono isole: Leopoldo Ferran, Agustina Otero.
  • De peregrinos y náufragos: Leopoldo Ferran, Agustina Otero.
  • Leopoldo Ferran, Agustina Otero: Zaragoza – 2003ko otsaila/martxoa.
  • Zirtaka: Leopoldo Ferran, Agustina Otero: erakusketa. 2004ko, urriaren 28tik urtarrilaren 17ra.
  • Agustina Otero y Leopoldo Ferran, escultores. Cederna aldizkaria, zenbakia: 35, Iruñea, 2008.
  • Leopoldo Ferran, Agustina Otero: Morar, Galería Moisés Pérez de Albéniz, erakusketaren katalogoa, Iruñea, 2002.
  • La Escuela del Bidasoa, una actitud ante la naturaleza. Zubiaur Carreño, Francisco Javier (1986). Iruñea, Nafarroako Gobernua (Viana Printzearen Erakundea). ISBN 8423507335 ISBN 9788423507337.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]