Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Leopoldo II.a.

Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa, jaiotzez Peter Leopold Joseph Anton Joachim Pius Gotthard (Viena, 1747ko maiatzaren 5a - 1792ko martxoaren 1a) Toskanako duke handia eta Germaniako enperadorea izan zen 1790-1792 urteetan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzisko I.aren semea eta Josef II.aren anaia eta ondorengoa izan zen. Toskanako duke handia izan zen 1765-1790 urteetan, Leopoldo I.a izenez, eta Argien Mende hartako despotismoaz gobernatu zuen urte haietan. Austriara jo zuenean, ordea, uko behar izan zien Josef II.a anaiak aurreraturiko erreforma askori, Frantziako Iraultzaren eraginaren beldur.

Herbehereak (1791) eta Lieja (1791) hartu zituen konkistan eta amaiera eman zien turkiarren aurkako gatazkei (Sistovako bakea, 1791). Frantziako Maria Antonieta erreginaren anaia bazen ere, zuhur jokatu zuen Frantziako Iraultzaren aurrean. Frantzisko II.a bere ondorengoak egin zuen Frantziaren aurkako gerrarako deia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Leopoldo II.a Germaniako Erromatar Inperio Santukoa Aldatu lotura Wikidatan