Lepanto suntsitzailea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lepanto suntsitzailea
Destructor Lepanto (LT).jpg
Fabrikazioa
Fabrikatzailea Sociedad Española de Construcción Naval eta Cartagena Naval Base (en) Itzuli
Historia
Kudeatzailea Espainiako Itsas Armada
Erregistro-herrialdea Espainia

Lepanto suntsitzailea, Espainiako Itsas Armadako itsasontzi suntsitzaile bat zen, Txurruka Klasekoa, Espainiako Gerra Zibilean alde errepublikarrean parte hartu zuena.

Historiala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso aktiboa gerran zehar, Lepanto suntsitzailea, Kantauri Itsasora joan zen gainontzeko ontzidiak iparraldearekin zuen egoera zailean laguntzera. Cherchellgo itsas guduan parte hartu zuen.

Sanchez Barcaiztegui eta Almirante Antequerarekin batera, Baleares torpedoz eraso zuen Palos lurmuturreko guduan, segur aski, Baleares hondoratu zuen torpedoa jaurti zuena izan zelarik, brankako munizio zapia eta zubia leherraraziz.

1939ko martxoak 5ean, Cartagenatik abiatu zen gainontzeko errepublikar armadarekin batera, Tunisko Bizertarantz, hona, martxoak 11n iritsi zelarik.

Hurrengo egunean, asilo politikoa eskatu zen, itsasontziak, itsasontzi bakoitzeko espainiar tripulatzaile gutxi batzuen zaintzapean barrenduak geratu zirelarik. Gainontzeko jendea, Meheri Zabbens herriko kontzentrazio esparru batera eraman zuten.

1939ko martxoak 31n, Bizertara, Mallorca eta Marqués de Comillas ontzietan, barrendutako ontziez arduratu behar zen jendea iritsi zen.

Gerra Zibilaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 2an, Gerra Zibila ofizialki amaitutzat eman eta handik 24 ordura, Errepublikaren alde borrokatu zuten ontziak, Cadizerantz abiatu ziren, apirilak 5aren amaieran iritsi zirelarik.

Lepanto suntsitzailea, nahi gabe, 1946ko ekainak 27ko Espainiar urpeko armaren protagonista izan zen, bere ababorreko amulan eta, oso metro gutxira, erreakzionatzeko aukerarik gabe, C4 itsaspekoa agertu baitzen. Lepantok, bere bularrarekin jo zuen dorrea eta kanoiaren arteko tokian, une horretan, bere abiada, 14 korapilokoa zelarik. Itsaspekoa zeharka agertu zela kontutan hartuta, pitzadura bat egin baino gehiago, ia bitan zatitu behar izan zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]